Skip to main content

Elkarrizketak

Txiki Muñoz: "Gurean sortzen ari den enplegua oso txarra da, miserablea"

2013-12-04

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusia izan dugu. Azken hilabeteko langabezia datuak eskuan, lan munduaren analisia egin dugu berarekin. Ezkor agertu da, soldaten, pentsioen eta enpleguen kalitateaz aritu denean.

Josune Ariztondo: "Durangoko Azokan batera joan behar dugu zama lurralde bakarrak izan ez dezan”

2013-12-03

Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunean, Josune Ariztondo Bizkaiko Aldundiko Kultura diputatua izan dugu gurean. Bizkaiko Kultura txartelaren inguruan, Durangoko azokan izandako diru murrizketen inguruan edota euskal komunikabideek pairatzen dituzten murrizketen inguruan hitz egin dugu, besteak beste.

Maite Ubiria: "Trantsizioan martxan jarri zen ereduak ez ditu herri honek zituen arazoak konpondu"

2013-11-26

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Maite Ubiria Sortuko kidea izan dugu. Espioitzaz, jazarpenaz, Europako hauteskundeez, Cabacas auziaz eta gose greban dauden presoez hitz egin dugu berarekin, besteak beste.

Nieves Martinez: "Negoziazio kolektiboan bitartekaritza lanak egiteko prest gaude"

2013-11-13

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Nieves Martinez Lan Harremanen Kontseiluko kidea izan dugu. Negoziazio kolektiboaz aritu gara. Elkarrizketa soziala bide bakarra dela uste du. Sindikatu eta patronala ados jartzen ez badira, Lan Harremanen Kontseilua bitartekari izateko prest dela baieztatu digu.

Helena Franco: "Egoera baikorragoan egin ahal izan ditugu aurrekontuak aurten"

2013-11-07

Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatuarekin izan gara. Aurkeztu berri duten aurrekontu proiektuaz hitz egin dugu berarekin, eta aurrekontuaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Iñaki Irazabalbeitia: "Euskarak dituen arazo berdinak dituzte beste hizkuntza gutxitu batzuek"

2013-10-29

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iñaki Irazabalbeitia Aralarreko ordezkaria Europako Parlamentua izan dugu. Urriaren erdialdean hizkuntza gutxituen eta irratigintzaren inguruko konferentzian parte hartu zuen, Bruselan. Konferentziak emandakoa, euskararen presentzia Bruselan eta bestelako gaiak jorrati ditugu. Tartean, Parot Doktrinaren inguruko ezbazpena.

 
bannerra

bannerra