Skip to main content

Bereziak

Apirilaren 15ean, AJOARRIEROA saioaren lehen atala Iñaki Perurenarekin

2018-04-05

Apirilaren 15etik aurrera, 21:00etan, "Ajoarrieroa" saioa eskainiko du Hamaika Telebistak. Anabel Arraiza lankideak nafarroako jendarteko hainbat pertsona ezagun sukaldatzen jarriko ditu, eurekin batera, gai ezberdinen inguruan modu erlaxatuan hitz egiteko. Lehen saioa, Iñaki Perurenarekin batera osatu dugu, baina zerrenda luze batean, Zuriñe Hidalgo, Oier Sanjurjo, Pello Reparaz, Haizea Zamora edo Amaia Izko azaltzen dira besteak beste.

KILIKLON: 1,2,3, hemen da Miru! (PROMOA)

2018-03-05

Astelehenetik ostiralera, 20:00etatik aurrera, hemen da Miru! Kiliklon saio berriarekin, haurrek gozatua hartuko dute Hamaika Telebistan. Asteburuetan, 08:30etatik aurrera ikusgai.

40 Minutu Rock, saio berezia: Durangotik, doinuen bidez itzala argitzen, espetxe politikaren amaitzeko

2018-02-28

Musikak eta euskal presoen eskubideen aldeko jardunak hitzordu bateratua izan zuten Durangoko Landakon 40 Minutu Rock jaialdiaren bidez. Milaka lagunek kontzertuetaz zein bertan sortutako giroaz gozatzeko aukera izan zuten. Hamaika Telebistak, saio berezia eskainiko du otsailaren 28an, 21:30etatik aurrera, Durangoko Landakon gertatutako guztia zuenganatzeko.  #ItzalaArgitzen

40 Minutu Rock, saio berezia Hamaika Telebistan (PROMOA)

2018-02-28

Musikak eta euskal presoen eskubideen aldeko jardunak hitzordu bateratua izan zuten Durangoko Landakon 40 Minutu Rock jaialdiaren bidez. Milaka lagunek kontzertuetaz zein bertan sortutako giroaz gozatzeko aukera izan zuten. Hamaika Telebistak, saio berezia eskainiko du otsailaren 28an, 21:30etatik aurrera, Durangoko Landakon gertatutako guztia zuenganatzeko. Ez galdu! #ItzalaArgitzen

EMAKUNDE: Berdintasuna ikasi egiten da; Irakatsi berdintasuna

2018-02-27

Martxoaren 8ra begira, Emakundek abiatutako kanpaina berria: "Berdintasuna ikasi egiten da; Irakatsi berdintasuna".

40 Minutu Rock, musika eta elkartasuna Durangon (Promoa)

2018-02-21

Otsailaren 24an, Durangoko Landakon, 40 Minutu Rock jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da. Egun osoan zehar, musikak eta euskal presoekiko elkartasunak aretoa hartuko dute. Hamaika Telebista ekitaldiko babeslea da eta egunean zehar jarraipena egingo du sare sozialetan. Horrekin batera, asteazkenean, saio berezia eskainiko dugu.

 
bannerra

bannerra