Skip to main content

Bereziak

Dena prest Errusiako munduko txapelketa hasteko

2018-06-11

Kirol alorrean lau urtero behin mundu osoko zaleen arreta berenganatzen duen ekimena hastear da: Munduko futbol txapelketa. Hamaika Telebistan, Errusian jokatuko den lehiaketaren nondik norakoak aztertu ditugu. Horretarako, Beñat Zarrabeitiak, Rayco Sanchez "Opio Errebeldea" blogari eta idazlearekin elkartu da. Faboritoak, jokalariak, debutariak, bitxikeriak eta historia aintzat hartu dituzte.

Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatu da Lekeition

2018-06-04

Euskal Eskola Publikoaren jaiak bere 27. edizioa ospatu du Lekeition, "zapran gagoz" lelopean. Guztiontzako eskola euskalduna, kalitatezkoa eta inkusiboa aldarrikatu dute adin guztietako milaka pertsonak bildu dituen jaian. 

IBILALDIA 2018, SANTURTZI: Euskararen erabileraren bihotza Ikastoletan behar duela aldarrikatu dute milaka lagunek

2018-05-28

Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatuta, milaka lagunek Bizkaiko Ikastolen jaiarekin bat egin zuten. Bertan, giro aparta sortzeaz gain, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko presidente Koldo Tellituk "egungo Hezkuntza sistemak euskalduntzea bermatzen ez duela" azpimarratu zuen eta bide horretan Ikastolek jokatzen duten papera balorean jarri nahi izan zuen. Honatx, egun oparo honek emandakoarekin Hamaika Telebistak osatutako saio berezia.

Errugbiak Bilbo hartu zuen asteburuaren kronika

2018-05-15

Champions eta Challenge Cup-eko finalek milaka lagun bildu dituzte San Mamesen. Asteburu bakar batez, Bilbo Europako errugbirik onenaren asteburu bilakatu da. Hamaika Telebistak bertan gertatutako guztia zuenganatu dizue: Kirol emaitzak, analisia eta giroa. Horrekin batera, zelaietatik kanpo, hotel eta kontsumizioen prezioek hautsak harrotu dituzte.

Oroimen biziko herria gara

2018-04-27

Gernikako bonbardaketaren harira, Astra lantegian antolatutako mahai inguruan, Josu Ibargutxi, Maria Gonzalez eta Amagoia Gurrutxaga Euskal Herriko memoria historikoaz mintzatu dira, iragana aztertuz, etokizunerako perspektibarekin.

Apirilaren 15ean, AJOARRIEROA saioaren lehen atala Iñaki Perurenarekin

2018-04-05

Apirilaren 15etik aurrera, 21:00etan, "Ajoarrieroa" saioa eskainiko du Hamaika Telebistak. Anabel Arraiza lankideak nafarroako jendarteko hainbat pertsona ezagun sukaldatzen jarriko ditu, eurekin batera, gai ezberdinen inguruan modu erlaxatuan hitz egiteko. Lehen saioa, Iñaki Perurenarekin batera osatu dugu, baina zerrenda luze batean, Zuriñe Hidalgo, Oier Sanjurjo, Pello Reparaz, Haizea Zamora edo Amaia Izko azaltzen dira besteak beste.

 
bannerra

bannerra