Skip to main content

Bereziak

AZOKATB: Eguraldi txarrari aurre eginez, Durango milaka lagunen aterpe kulturala izan da Landako

2017-12-08

Sormenaren lurralde honen hirugarren egunean, milaka lagun bertaratu dira Landakora. Musikari dagokionez, Glaukomako Juantxo Arakama, Txapelpunk-eko Iñigito, Hesianeko Fran eta Zuriñe edo Huntzako Josune Arakistainekin egon da Koldo Otamendi. Bestalde, Beñat Zarrabeitia  Anjel Lertxundi idazlea, Igor Meltxor kazetaria edo Ahotseneako koordinatzailearekin egon da. Bestalde, GARA eta BERRIA egunkariko postuetan elkartu gara, Asier Iñigo eta Ane Fernandezekin.

AZOKATB: Mugarik gabeko ikasleak sortzaileen lurraldea animatzen

2017-12-07

Egun intentsua Durangon, ikasle eta gazte ugariren etorrerak dinamismo berezia eskaini dio gaurkoari. Hamaika Telebistan, protagonista ezberdinekin, Landakora hurbildu diren herritarrak, Bas(h)oan proiektuko Joseba Irazoki, Beñat eta Julen Achiary, Berri Txarrak taldea eta bere "Infrasoinuak", Izaro Andres, Maider Zabalegi edo bart Plateruena Kafe Antzokian jo zuten Governors arrasatearrak.

Durangoko Azoka: Kaxa hutsak, euskal errefuxiatuen egoera itzaletik argira

2017-12-07

Josu Truebak eta Gari Garaialdek 2012an martxan jarritako proiektua da Kaxa Hutsak. Euskal errefuxiatuek bizi duten egoera ikus-entzunezko proiektu batean bilduz. Aurtengo Durangoko Azokan egon dira eta eurekin egoteko beta izan dugu.

Durangoko Azoka: Bas(h)oan proiektuari buruz Elkar argitaletxearen postuan

2017-12-07

Joseba Irazoki, Beñat Achiary eta Julen Achiary musikariek Bas(h)oan proiektua aurkezten ari dira Durangoko Azokan. Elkar argitaletxearen postuetako batean eurekin hitz egiteko aukera izan dugu. Lan honetan, Itxaro Borda idazlearen letrak izan dituzte bidelagun, baita Jules Rosseau eta Mikel Azpirozen kolaborazioak, baxuan zein teklatuetan. Horrekin batera, Ramon Zabalegi artistak diseinatu du diskoaren liburuxka.

AZOKATB: Abenduak 6, ateak ireki ditu sormenaren lurraldeak

2017-12-06

Abian da Durangoko Azoka, euskara eta kulturaren plaza nagusia, euskararen herria gorpuztu eta sortzaileei bide ematen diona. Jende ugari bildu da gaur. Beñat Zarrabeitia irekiera ekitaldian egon da, Koldo Otamendi musikariekin hitz egiteko beta izan du, Elkar argitaletxeko stand-ean Lorea Agirrekin izan gara eta Ilargi Aristondo eta Nagore Sarasola lankideek giroan murgildu dira. Hamaika Telebista, Durangoko Azokan, sormenaren telebista da.

EUSKARAREN EGUNA: Saio berezia

2017-12-04

Euskararen Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu dira Euskal Herrian. Horietako bat, Bilbon, Korrikaren sortzaileei egindako omenaldia izan da. Bertan, zoro zoragarri horietako bat den Urtza Errastirekin hitz egiteko aukera izan genuen. Berarekin, Juan Mari Aburto alkatearekin, Koldo Narbaiza zinegotziarekin eta Lorea Bilbao foru diputatuarekin.

Ez hori bakarrik, Etxebarrin, euskara gazteen artean sustatzeko ekimena abiarazi dute. Donostian, bestalde, Euskaraldiaren erronkari helduz, 11 egun euskaraz osatu nahi dituzte eta horretarako eragile, herritar eta erakundeen ekarpena ezinbestekoa izango da.

 
bannerra

bannerra