Skip to main content
bannerra

Harrobia

Athleticen inguruko saioa
HARROBIA: Athletic-en krisialdia aztergai

2017-11-06

Zuri-gorriek porrot gogorra jaso zuten Vigon eta honek taldearen inguruko zalantzak areagotu ditu. Beñat Zarrabeitiaren eskutik, bizkaitarren egoera aztertu dugu Ager Sardui, Asier Laraudogoitia eta Urtzi Jauregibeitiarekin. Realak eta Eibarrek jokatutako derbiaren inguruan, Unai Zubeldiarekin aritu gara eta Juanjo Arregi kargutik kendu ostean txuri-urdinen emakumezkoen taldearen hizpide izan dugu Ane Urkiri Ansolarekin. Bestalde, Alavesek denboraldiko bigarren garaipena lortu ostean Olatz Calvok talde gasteiztarraren ingurukoak ekarri dizkigu.

HARROBIA: 3 porrot eta berdinketa bat gure taldeentzat

2017-10-25

Ez da asteburu oparoa izan gizonezkoen lehen mailako euskal taldeentzat. Alavesek, Athletic-ek eta Eibarrek euren partidak galdu dituzte eta Realak berdinketa eskuratu zuen Espanyolen kontra. Guzti honen inguruan Kerman Garralda kazetaria eta Asier Laraudogoitia futbol entrenatzailearekin aritu gara. Armaginen egoeraren inguruan, Berriako Imanol Magrorekin mintzatu gara eta Eunate Arraizaren figura Garako kazetari den Ane Urkiri Ansolaren bidez.

Harrobia: Athletic-ek eta Realak bolada txarrari amaiera eman diote

2017-10-16

Aurreko asteetako emaitza txarrak alboratuta, zuri-gorriek zein txuri-urdinek hiru puntuak lortu dituzte. Lehoiek Sevilla mendean hartu zuten eta gipuzkoarrek Alavesen aurkako garaipena lortu zuten. Ostegunean Europa Leagueko partidak jokatuko dituzte. Hauek eta beste hainbat, Eñaut Barandiaran eta Ibon Cabo gure solaskideekin.

Harrobia: Alavesek Luis Zubeldia kaleratu du

2017-09-18

Denboraldi berriko lehen saioan Asier Laraudogoia eta Rayco Sanchez izan ditugu gonbidatu gisa Beñat Zarrabeitiarekin batera. Horrekin batera, Kerman Garraldak eta Olatz Calvok Alavesen egoera izan dute mintzagai. Gasteiztarrek Ligako aurreneko lau partidak galdu dituzte eta entrenatzaile argentinarra kargutik kendu dute.

Mendizorrotzako derbia: Alavesentzat

2017-03-24

Gasteiztarrak Reala baino gehiago izan ziren eta Europako postuetara gerturatu ziren. Itxura ona eskaini arren, Real Madril ahalguztidunaren aurka galdu zuen Athletic-ek. Osasunaren kasuan, aldiz, egoera gero eta larriagoa da. Guztion honen inguruan aritu gara Asier Laraudogoitia eta Markel Etxeberriarekin batera.

Athletic, nagusi derbietan

2017-03-14

Asteburu oparoa zuri-gorrientzat. Izan ere, lehian zeuden bi derbiak irabazi dituzte bizkaitarrek. Larunbatean, emakumezkoen Liga, Joseba Agirrek zuzentzen duen taldeak huts eta bost gailendu zen Oiartzunen aurka. Ondorioz, Athletic-ek errendakadan bost garaipenen segida lortu du eta hirugarren postua begiz jota dauka. Oiartzunek, aldiz, hortzak estutu beharko ditu salbazioa lortzeko. Gizonezkoetan, bost hilabetetako bolada txarrari amaiera eman eta Valverderen mutilek Anoetan irabazi zuten. Informazioa eta analisia, Egoitz Askasibar eta Eñaut Barandiaranekin.

 
bannerra

bannerra