Harrobia
Athleticen inguruko saioa
Harrobia | Bolada onari eutsi ezinda
2015-11-23
Granada 2 - Athletic 0. Zurigorriak esku hutsik itzuli ziren Andaluziatik. Porrotaren azterketa egin dugu saioan Garazi Muniain eta Gontzal Astorkirekin. Horrez gain, Aritz Aduriz aurrelaria elkarrizketatu dugu.
Harrobia | Bolada onaren berrespena
2015-11-09
Athletic 3 - Espanyol 1. Zurigorriek joko maila ona erakutsi eta garaipen txukuna lortu zuten San Mames Barrian. Markel Onaindia eta Eñaut Barandiaranekin partiduaren balorazioa egin dugu, eta Athletic-eko aurrelarien momentu onaz aritu gara, besteak beste.
Harrobia | Garaipen argigarria San Mames Barrian
2015-10-27
Athletic 3 - Sporting 0. Zurigorriek neurketa ona jokatuta irabazi zuten San Mames Barrian. Neurketaren azterketa egin dugu Iraia Hermosilla eta Garazi Muniainekin. Bestalde, Partizanen kontrako partiduaren analisia egin dugu eta Athletic Bren egoeraz aritu gara.
Riazorren bi puntu utzi zituen Athleticek
2015-10-19
Deportivo 2 - Athletic 2. Zuri gorriek bi goleko aldea lortu arren, galiziarrek markagailua berdindu zuten azken minutuetan. Neurketaren analisia egin dugu, Europari begira jartzearekin batera. Asier Laraudogotia (Derio taldeko entrenatzailea) eta Asier Ormazabalekin (futbolaria) egin dugu analisia.
Harrobia | Landutako garaipena
2015-10-05
Athletic 3 - Valentzia 1. Athletic-ek garaipen garrantzitsua lortu zuen Valentziaren aurkako norgehiagokan. Zuri gorrien partidaz gain, zilarrezko mailan ari diren euskal taldeez eta Emakumezkoen Superligaz aritu gara. Garazi Muniain (futbolari ohia) eta Eñaut Barandiaran (kazetaria) izan ditugu solaskide.