Skip to main content
bannerra

Harrobia

Athleticen inguruko saioa
Harrobia | Bi zati, bi aurpegi Athletic-entzat

2017-01-31
Urtzi Jauregibetia eta Eñaut Barandiarenekin asteburu honek euskal taldeentzat emandakoa aztertu dugu. Athletic-ek markagailua iraultzea lortu zuen Sporting-en aurka, Alavesek denboraldiko partidarik onena egin zuen etxean, Eibarrek beste hiru puntu lortu zuen Garitanoren itzulera egunean, Realak jipoia jaso zuen Bernabeun eta Osasunak berdinketarekin konformatu behar izan zuen.
Saioko protagonista nagusia Mikel Balenziaga izan zen, Zumarragako hegalekoari egindako elkarrizketarekin.
Emakumezkoen Ligari dagokionez, Oiartzunek balentria egin zuen Albacete mendean hartuta azken minutuan sartutako goli bati esker. Gari Argoteren neskak jaitsiera gunetik atera dira. Realak garaipena eskuratu zuen Tenerifen eta Kopako postuetara hurbildu da. Athleticek ere hiru puntuak lortu zituen Lezaman.
Harrobia | Ligako lehen itzulia amaituta Alavesek kopako ametsa bizi nahi du

2017-01-24

Gizonezkoen ohorezko mailako lehen itzulia amaituta, balantzea egiteko unea iritsi da. Ane Urkiri Ansola eta Rayco Sanchez-ekin batera, Realak egindako lehen erdi bikaina aztertu eta Osasunaren arazoak izan ditugu hizpide. Bartzelonak aise menderatu zuen Eibar Ipuruan eta Athletic zein Alaves berdinketekin konformatu behar izan dute. Txuri-urdinak eta zuri-gorriak Europara begira, armaginak eta gasteiztarrak sailkapenaren erdian eta gorritxoak sufritzen daude.

Harrobia | Oiartzunek garaipen historikoa lortu du

2017-01-16

Oiartzunek garaipen historikoa lortu du asteburu honetan. Gizonezkoen Ligan, Eibarrek azken lau partidetako bolada txarrari amaiera eman zion Xixon-en irabazita, Athletic-ek eta Osasunak puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuten eta Alavesi berdinketa ihes egin zion. Hortaz gain, Kopa txapelketako final laurdenak aztertu ditugu Markel Etxebarria eta Gontzal Astorkirekin batera.

Harrobia | Kopara begira, berdinketa San Mamesen

2017-01-09

Asteburuan San Mamesen Athletic eta Alavesen arteko berdinketaren ostean zein Realak eta Eibarrek pilatutako porroten ondoren, Kopako norgehiagoketan jarri dute arreta gizonezkoen Lehen Mailako gure taldeekin. Horrekin batera, urte berriak ez du emaitza hoberik ekarri emakumezkoen ligako euskal taldeentzat. Guzti honen inguruan aritu gara Asier Laraudogoitia eta Garazi Muniainekin batera.

Harrobia | Osasuna eskas eta Reala bikain

2016-12-20

Futbolaren bi aurpegiak erakusten ari dira Osasuna eta Reala. Gorritxoak burua altxa ezinda dabiltza, eta txuri-urdinak bolada onean. Eibar bere erritmora doa azken berdinketarekin. Lehen mailako gure futbol taldeen emaitzak eta egoera aztertu dugu Rayco Sanchez eta Verotxu Satrustegirekin.

Harrobia | Caparros efektua eman da?

2016-12-12

Gure futbol taldeen emaitzen analisia egin dugu. Bereziki, Joaquin Caparros entrenatzailearen efektuaz aritu gara. Nolakoa izan da Osasunara iritsi zenetik? Ane Urkiri eta Garazi Muniainekin hitz egin dugu. Era berean, Realaren garaipena, Athleticen zein Osasunaren porrota, Eibar eta Alavesen arteko berdinketa eta nesken emaitzak izan ditugu hizpide.

 
bannerra

bannerra