Skip to main content
bannerra

Harrobia

Athleticen inguruko saioa
Harrobia | Alavesek Osasunaren une txarra baliatu du

2016-11-08

Osasuna eta Alavesen arteko derbian, arabarrak nagusi. Bestalde, Realak Europara begira jarri duen garaipen handia eskuratu zuen Atleticoren kontra, Aritz Aduriz ipar duen Athleticek puntua urratu zuen Espanyolen aurka eta Eibarrek galdu egin zuen Las Palmasen zelaian. Horrekin batera, emakumezkoen ligan euskal taldeek izan duten asteburu beltzaz aritu gara. Gurekin izan dira Ane Urkiri Ansola kazetaria eta Asier Laraudogoitia entrenatzailea.

Harrobia | Reala nagusi Alavesen kontrako derbian

2016-10-24

Athleticek eskura izan zuen Santiago Bernabeu futbol zelaian baina zurien kalitateak norgehiagoka erabaki zuen. Realak ere bere maila inposatu zuen Alavesen aurka gorantzako joera islatuz Anoetan jokatutako euskal derbian. Jardunaldiak zapore gaziagoa utzi du Eibar eta Iruñean. Hori guztia eta gehiago aztertu dugu Ramon Basaldua, Urtzi Jauregibeitia eta Imanol Magrorekin.

Harrobia | Zuri gorriak txuri urdinen gainetik

2016-10-18

Athletic eta Realaren arteko euskal derbia izan dugu protagonista. Gurekin izan dira analisirako Koikili Lertxundi, Ane Urkiri eta Eñaut Barandiaran. Gainontzeko taldeen emaitzak ere aztertu ditugu, gizonezkoenak zein emakumezkoenak.

Harrobia | San Mames Barriko derbiaren zain

2016-10-11

Athletic eta Realaren arteko euskal derbiaren atariko berezia osatu dugu. San Mames Barrian jokatuko duten neurketari begira jarri gara Juan Carlos Latxaga, Cesar Ortuzar eta Lutxo Iturrinorekin. Emakumezkoen Lehen Mailako hiru euskal taldeen emaitzak ere aztertu ditugu.

Harrobia | Bernabeuko lorpena

2016-10-03

Lehen Mailako euskal futbol taldeen emaitzen analisia egin dugu Gontzal Astorki, Asier Laraudogoitia eta Iosu Ganuzarekin. Gizonezkoetan, Realak irabazi egin zuen, Eibarrek urrezko puntua lortu Bernabeun, Osasunak ere berdindu eta Athleticek galdu. Emakumezkoetan, Athleticek irabazi, Oiartzunek berdindu eta Realak galdu.

Harrobia | Athletic eta Eibar sendo

2016-09-26

Gipuzkoako derbian Eibarrek Reala menderatu zuen. Athleticek Sevillari irabazi zion. Osasunak galdu egin zuen Vila-realen zelaian. Emakumezkoetan, berriz, Athleticek irabazi, Realak galdu eta Oiartzunek berdindu. Gure taldeen emaitzen analisia egin dugu Garazi Muniain eta Verotxu Satrustegirekin.

 
bannerra

bannerra