Skip to main content

Harrobia

Athleticen inguruko saioa
Athleticeko neskek behar bezala ospatu zuten titulua

2016-06-13

Athleticeko nesken Ligaren ospakizunean, taldeko hainbat jokalari eta entrenatzailearekin hitz egiteko aukera izan genuen. Denak oso pozik agertu ziren eta denboraldia borobiltzeko nahia erakutsi zuten. Hau da, aurrerantzean Kopa dute buruan.

Harrobia | Txapeldunak!

2016-06-13

Athleticen Liga ospakizuna hurbiletik jarraitu genuen, Harrobia programan eskaintzeko. Milaka zale bildu ziren Bilbon titulua ospatzeko, eta hainbatek Gabarra ateratzeko eskaera egin zuten. Zuri-gorrien denboraldia ez ezik, Reala eta Oiartzunena ere baloratu dugu, eta Kopari begira jarri gara. Bestalde, Osasunak Lehen Mailara igotzeko aukeraz, Eurokopaz eta Ameriketako Kopaz hitz egin dugu. Gurekin izan dira Koikili Lertxundi futbolari ohia eta Ane Urkiri kazetaria.

Harrobia | Athletic txapeldun!

2016-06-06

Bederatzi urteren ondoren, Athleticek emakumezkoen liga irabazi du bosgarrenez. Oviedo Modernori irabazi ondoren (3-0), ezustean Bartzelonak galdu egin zuen Atleticoren kontra eta horrela, zuri-gorriek eskuratu dute liga. Larunbatean Lezaman izan ginen, partidua ikusten eta bertaratu zirenekin zein protagonistekin hitz egiten. Athleticen lorpena aztertu dugu Iraia Hermosilla eta Eñaut Barandiaranekin. Bestelakoak ere jorratu ditugu, Osasunak Lehen Mailara igotzeko jokatuko dituen kanporaketak eta gure gainontzeko futbol taldeen gaurkotasuna.

Harrobia | Athleticek Liga eskura, Alaves Lehen Mailan!

2016-05-30

Athleticeko neskek garaipen garrantzitsua lortu zuten Atleticoren zelaian (1-2). Horrela, Liga irabazteko aukera gertuago dute, nahiz eta Bartzelona puntu bakarrera izan (Oiartzuni 0-5 irabazi zioten). Realak ere Transportes gainditu zuen Zubietan (4-2). Horrez gain, Alaves gizonezkoen Lehen Mailara igo da automatikoki eta jardunaldi baten faltan. Arabarrak bueltan dira. Asteburuko gure futbol taldeen emaitzen balorazioa egin dugu Asier Laraudogoitia eta Urtzi Jauregibeitiarekin.

Harrobia | Athleticeko neskak nagusi euskal derbian

2016-05-23

Athletic 2 - Oiartzun 0. Zuri-gorriek irabazi zuten Lezamako euskal derbia eta sailkapeneko buruan jarraitzen dute. Bartzelonak Reala gainditu zuenez, bigarren segitzen dute Athleticengandik puntu bakarrera. Derbian jasotako adierazpenak eskaini ditugu programan analisia egitearekin batera. Bestalde, gizonezkoen Bigarren Mailari eta Bigarren B Mailari erreparatu diogu. Gurekin izan dira Garazi Muniain eta Gontzal Astorki.

Harrobia | Europarako txartela eskuratu du Athleticek

2016-05-16

Athletic 3 - Sevilla 1. Zuri-gorriek garaipen garrantzitsua lortu zuten San Mamesen, ligako azken partidan. Celtak galdu egin zuenez, bosgarren postuan bukatu du liga Athleticek. Gurpegiren agurreko eguna ere izan zen, oso sentitua Bilbon. Horrez gain, emakumezkoen euskal derbian Athleticek Zubietan irabazi zion Realari. Athleticen gaurkotasuna landu dugu Rayco Sanchez eta Asier Ormazabalekin.

 
bannerra

bannerra