Skip to main content
bannerra

Harrobia

Athleticen inguruko saioa
Harrobia | Emakumeen denboraldi bikainari errepasoa

2016-03-07

Sporting 0 - Athletic 2. Gijonen irabazita, zuri-gorriak Europako postuetan egonkortu dira. Garazi Muniain eta Itziar Berriatuarekin egin dugu analisia. Bestalde, Ainhoa Tirapu, Maite Lizaso eta Eli Paredes Athleticeko jokalariekin emakumezkoen taldearen denboraldi bikainari buruz aritu gara.

Harrobia | Mestallan irabazita, Athletic Europako hitzorduari begira dago

2016-02-29

Valentzia 0 - Athletic 3. Zuri-gorrien garaipen garrantzitsuaz aritu gara. Urteak dira Mestallan irabazten ez zutela. Noski, talde beraren kontra Europan izango dituzten bi hitzorduei buruz ere hitz egin dugu. Athletic-eko neskak eta Bigarren Maila ere mintzagai izan ditugu. Gurekin izan dira Rayco Sanchez eta Eñaut Barandiaran.

Athleticek ez zuen asmatu Realaren aurka

2016-02-22

Euskal derbian Realak eraman zituen hiru puntuak. Athleticek ez zuen asmatu txuri urdinen kontra, eta Europako lorpenari ez izan zioten segida eman. Derbia saio berezian zurigorrien ikuspegitik egin dugu azterketa Markel Onaindia eta Iñaki Izarekin. Bestalde, Marsellaren kontrako itzuliko neurketaz ere aritu gara.

Derbia | Realak hiru puntuak eskuratu zituen San Mamesen

2016-02-22

Athletic 0 - Real Sociedad 1. Euskal derbian txuri urdinak nagusitu ziren. Europarako bidean atzerapausoa izan da zurigorrientzat, eta aldiz, gora begira jarri da Reala. Programa berezian, bi taldeen ikuspuntua landu dugu. Bizkaian Iñaki Iza eta Markel Onaindiarekin, eta Gipuzkoan Mikel Ibargoien eta Urtzi Arrondorekin. Horrez gain, Athleticen Europako hitzorduaz. Eibarren porrotaz, Emakumeen Lehen Mailako jardunaldiaz eta Bigarren Mailaz aritu gara.

Eneko Boveda: "Taldera iritsi nintzenean, tituluak irabazteko gogoa ikusi nuen aldagelan"

2016-02-15

Harrobia programan, Eneko Boveda Athleticeko atzelaria elkarrizketatu dugu. Taldearen egoeraz, Europara sailkatzeko aukeraz eta aldagelako giroaz hitz egin dugu berarekin, besteak beste.

Harrobia | Athleticek lehiatu bai, punturik ez

2016-02-15

Real Madril 4 - Athletic 2. Zuri-gorriak oso lehiakor aritu ziren Bernabeu futbol zelaian, baino berriz ere, esku hutsik itzuli ziren. Neurketaren analisia egin dugu Garazi Muniain eta Gontzal Astorkirekin. Bestalde, Eneko Boveda Athleticeko jokalaria elkarrizketatu dugu.

 
bannerra

bannerra