Skip to main content
bannerra

Skapa

Skapa | Amaieratik hasi da Izaki Gardenak banda

2013-11-30

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Amaieratik hasi da Izaki Gadenak taldearen disko berriaren izena. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatuko dugu azaroaren 3an. Lekeitioko Euskal Zine Bilerari oraindik ere egun batzuk geratzen zaizkio, datorren astean hasiko da Durangoko Liburu eta Disko azoka, Bertso Txapelketa Nagusia ere aipatuko dugu asteburu honetan jakingo dugulako zeintzuk diren abenduaren 15ean final handian izango diren bertsolariak eta saioaren azken txanpan musika izango dugu nagusi, hainbat direlako egun hauetan diskoak kaleratu dituzten musikariak. Hauen artean, Mursego eta Esne Beltza.
 

Skapa | Aktibo Toxikoak oholtza gainean

2013-11-07

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Aktibo Toxikoa antzerki lana, krisi ekonomikoari buruzko bakarrizketa komikoa da. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza:Urak ttiki dire, Galder Perez eta Ane Zabalaren azken lana asateburuan P6 aretoan, Zinebi heldu bitarte aperitibo gozoa ekarriko digu prezinebi jaialdiak, Fermin Muguruzaren  No More Tour dokumentala Donostian ikusgai, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak zuzenean joko The Artist filmaren  soinu banda, Bilboko Zientziaren Astean zientziaren sekretu guztiak begien aurrean, Gernika Lumon larunbatean eta Tolosan igandea, bertsozaleek bi hitzordu dituzte asteburu honetan, Zea Mays, Gari eta Governors taldeek disko berriak kaleratu dituzte.

Skapa | Itzala ikuskizun

2013-09-19

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Kabia Antzerki taldeak ikuskizun berria du, Itzala. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Donostiako Zinemaldia bihar bertan hasiko da, Irailaren 22an Lazkaon Bizipozaren Jaia ospatuko dugu Irrien Lagunekin, Gasteizen magia izango da nagusi asteburuan, Bosteko erakusketa ibiltaria martxan da, Zertarako hegoak antzezlana Oiartzungo Udal Aretoan ikusgai eta Bertso Txapelketako xehetasunak ezagutuko ditugu.
 

Skapa | Hogeita abar urte urratsak egiten

2013-05-10

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: FANT jaialdiaren zuzendariarekin eta bertan lanak estreinatu dituzten zinemagileekin izan gara. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: "Hogeita abar urte" lelopean ospatuko du Seaskak igande honetan Herri Urrats festa, Arrigorriagako Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia maiatzaren 10 eta 12an burutuko dute, maiatza eta ekaineko asteburuetan Bilbon Kultura kalez kale jaialdia izango dugu, eta beste hainbat.

Zer dago Skasti taldeko mutilen maskaren atzean?

2015-06-17

2005eko uztailean eman zituen Zarauzko Skasti taldeak musika munduan lehen urratsak. Aurten "Maskarak" izeneko bigarren diskoa argitaratu dute Elkar argitaletxearekin. Estiloa guztiz aldatu dute. Ska doinuak alde batera utzi eta dance, rock alternatiboa eta pop ukituak dituen abesti bilduma aurkeztu dute. 8 partaide dituen banda da, eta denekin ez, baina horietako batzukin hitz egiteko aukera izan dugu.

Skapa | Asteburuan, erabakitzeko eskubidea dugu!

2015-06-18

Zarauzko Skasti taldeko kideei “Maskarak” kendu dizkiegu lehen atalean. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hona hemen: Gure Esku Dago dinamikak deituta  “Gaur hautetsontzia, bihar erabakia” lelopean Euskal Herriko kaleak betetzeko deia luzatu dute iganderako. Larunbatean Bilbok Gau Zuria hartuko du,  Eszena Teatro Egunak Oreretan gauzatuko dira, eta musika gaietan sartuta, Azkena Rock Jaialdiaz eta Astra Iluntzeak izeneko ekimenak izango ditugu!

 
bannerra

bannerra