Skip to main content
bannerra

Hurbilean

Elkarrizketak
Itxaso Atutxa: "Garrantzitsua da erabakiguneetan emakumeak egotea"

2017-01-13

Lagunartean egotea du gustuko, eta berak eginiko platerek solasaldiak goxotzen dituzte. Sukaldean soilik erlaxatzen da. Telebistako platoetan eroso sentitzen da. Elkarrizketatzaile izatetik, elkarrizketatu izatera pasa da. Bera da BBBko lehen emakume presidentea. Hurbilean, Itxaso Atutxa.

Olentzeroren sekretuak ezagutu ditugu

2016-12-23

Aste honetako protagonista gabonetan oroitzen dugu gehien. Bizarduna da eta  astoarekin eta Mari Domingirekin ikusten dugu maiz. Urteko sasoi honetan jaisten da baserritik. Gure etxeak opariz eta maitasunez betetzen ditu. Hurbilean, Olentzero.

Miren Gaztañaga: "Oholtza berezko leku sentitzen dut"

2016-12-16

Antzerkian hasi zenean energia txorro izugarria zuela gogoratzen du. Geroztik idealetik errealitaterako bidea egin du. Gaur egun igel bat ere bada. Operazio baten aurretik izan zuen sentsazioa oholtzara igo aurreko sentsazioarekin alderatzen du. Heriotzarekin adiskidetzen ari da, eta generoari dagokionez, korsea kentzen. Hurbilean, Miren Gaztañaga.

Oihan Vega: "Larrua jotzen dut eszenatokian"

2016-12-09

3 urterekin danborradako martxa guztiak buruz zekizkien. 5 urterekin oparitu zioten bateria ganbaran gordeta du. Edozein instrumentu jotzeko gogortasuna albo batera utzi behar duela uste du. Oso lizun edo erotiko jartzean edota norbait iraintzean gaztelerara jotzen dugula pentsatuta umorezko bakarrizketa bat sortu zuen. Kerman izenez ezagutu bagenuen ere, bere izen abizenak erabilita bete ditu Euskal Herriko plaza guztiak. Hurbilean, Oihan Vega.

Kike Amonarriz: "Etxe handi bat bihurtu zait Euskal Herria"

2016-12-02

Gure protagonistaren bizitza beste bat litzateke txisterik gabe. Euskararen militantziatik heldu zen telebistara eta etxe handi bat bihurtu da Euskal Herria beretzat. Ahul ikusten ditu euskarazko hedabideak, eta errebindikaziotik erabilerara pasatzeko ordua dela uste du. Hurbilean, Kike Amonarriz.

Onintza Enbeita: "Feminismoan esparru babestuan ari zarela uste duzu, eta ez da horrela"

2016-11-25

Rocio Juradoren jarraitzailea da. 12 urte zituenetik argi zuen kazetari izan nahi zuela. Umetan aitonak abestutako bertsoak lorito baten moduan errepikatzen zituen. Plazan maitatua sentitzen bada ere, ez da beti eroso sentitzen. Zakilarekin jaio eta gizon izatea erabaki izan balu, bide errazagoa izango lukeela uste du. Hurbilean, Onintza Enbeita.

 
bannerra

bannerra