Skip to main content

Saioak

Weberako egindako saioen laburpenak
Xabier Euzkitze, Hurbilean saioan!

2016-06-03

Xabier Euzkitze bertsolari ohi, aurkezle eta esataria Hurbilean saioan izango dugu. Bere bizitzako alor horietan guztietan eta gehiago bidaiatuko dugu. Ostiralean, ekainak 3, 21:30ean.

Esatea Libre berezia, igande honetan!

2016-06-03

Gure Esku Dago mugimenduak 34 herritan antolaturiko galdeketen zuzeneko kontakizuna eskainiko dizuegu. Igande honetan, ekainak 5, 20:00etatik aurrera Esatea Libre saio berezian.

Zein eragin dute tendentziek gazteengan?

2016-06-02

Aizank! saioan Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteekin tenedentziez eta hauek haiengan duten eraginaz arituko gara eztabaidan. Ostegunean, Ekainak 2, 20:00etan eta 22:30ean.

Normala ote naiz?

2016-06-02

Aizank! saioan Ander Lertxundi sexologoak kezka askoren iturrira eramango gaitu, "Normala ote naiz?" galderara, hain zuzen. Ostegunean, ekainak 2, 20:00etan eta 22:30ean.

Josu Erkoreka, Esatea Libre saioan!

2016-06-01

Esatea Libre programan, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea elkarrizketatuko dugu. Gaurkotasuna izango dugu oinarri. Ekainak 1, asteazkena, 19:30ean eta errepikapena 22:00etan.

Jose Luis Korta, Hurbilean saioan!

2016-05-27

Arraunlari ohi eta entrenatzaileari elkarrizketa berezia. Hauxe duzue aurrerapena. Osorik ikusgai, ostiralean, maiatzak 27, 21:30ean.

 
bannerra

bannerra