Skip to main content

Saioak

Weberako egindako saioen laburpenak
Gazteek zergatik ez dute euskaraz hitz egiten?

2016-05-26

Aizank! saioan, euskararen erabilpena eta etorkizuna landuko dugu Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin. Ostegunean, maiatzak 26, 20:00etan eta errepikapena 22:30ean.

Zergatik kezkatzen gaitu errendimendu sexualak?

2016-05-26

Aizank! saioan, errendimendu sexualaren inguruko hainbat azalpen eta gomendio emango dizkigu Ander Lertxundi sexologoak. Osteguna, maiatzak 26, 20:00etan eta errepikapena 22:30ean.

Sindikalgintza berrikusi behar da?

2016-05-24

Ertzak programan, sindikalgintzaren erronka berriez ariko gara ELA, LAB eta CCOO sindikatuetako ordezkariekin. Gaur asteartea, maiatzak 24, 21:30ean.

Pello Zabala fraidea, Hurbilean saioan!

2016-05-20

Hurbilean saioan Pello Zabala fraide frantziskotarraren bisita izango dugu. Bere bizitza, eguraldia, musika, homosexualitatea, pederastia, politika... Denetariko gaiak landuko ditugu. Ostiralean, maiatzak 20, 21.30ean.

Orientazio sexuala hizpide gazteekin, Aizank! saioan

2016-05-19

Aizank! saioan orientazio sexuala landuko dugu Zurriola ikastolako gazteekin. Ostegunean, maiatzak 19, 20:00etan eta 22:30ean.

Sare sozialen eragina gazteengan, Aizank! programan

2016-05-19

Aizank! saioan Ander Lertxundi sexologoak sare sozialek gazteen arteko harremanak nola aldatu dituzten azalduko digu. Ostegunean, maiatzak 19, 20:00etan eta 22:30ean.

 
bannerra

bannerra