Skip to main content
bannerra

Saioak

Weberako egindako saioen laburpenak
Orientazio sexuala hizpide gazteekin, Aizank! saioan

2016-05-19

Aizank! saioan orientazio sexuala landuko dugu Zurriola ikastolako gazteekin. Ostegunean, maiatzak 19, 20:00etan eta 22:30ean.

Sare sozialen eragina gazteengan, Aizank! programan

2016-05-19

Aizank! saioan Ander Lertxundi sexologoak sare sozialek gazteen arteko harremanak nola aldatu dituzten azalduko digu. Ostegunean, maiatzak 19, 20:00etan eta 22:30ean.

Gorputzaren ezagutza, Zaindu Zaitez programan!

2016-05-18

Biona klinikara joko dugu osasunaren zainketa balioan jartzera. Gorputzaren ezagutzak asko ahalbidetzen du minak sendatzea. Horri buruz eta beste, asteazkenean, maiatzak 18, 21:00etan.

Imanol Landa Eudeleko presidentea, Gurean Gaur saioan!

2016-05-17

Eudeleko presidente karguan segituko du Imanol Landa Getxoko alkate jeltzaleak. EH Bilduk ere ordezkaritza izango du lehen aldiz. Gurean Gaur saioan elkarrizketatuko dugu, asteartean, maiatzak 17, 21:00etan.

Kontxita Beitia andereñoa, Hurbilean saioan!

2016-05-13

Hurbilean saioan gonbidatu benetan berezia izango dugu. Kontxita Beitia lehen ikastolen sortzaile eta andereñoa gurean izango da eta orduko kontuak gogoratuko ditugu, besteak beste. Ostiralean, maiatzak 13, 21.30ean.

"36ko gerra Ormaiztegin" dokumetala, Dokutekan!

2016-05-13

Elixabete Garmendiak emango dizkigu "36ko gerra Ormaiztegin" dokumentalaren xehetasunak, filma ikusi ondoren. Ostiralean, maiatzak 13, 22:30ean.

 
bannerra

bannerra