Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Obra klasikoen irakurketa garaikidea egingo dute Erriberrin

2018-06-12

Berriro ere, arte-egoitza eta ikerketa-laborategi batean parte hartzeko aukera eskainiko dio Erriberriko Antzerki Jaialdiak Nafarroako konpainia profesional bati, muntaketa berri bat abian jar dezan. Horrez gain, interpretazioari buruzko bi tailer ere izango dituzte eskura aktoreek, José Tomék eta Alfonso Zurrok gidatuko dituztenak.

Bestetik, Nafarroako Antzerki Eskolak ikasturte amaierako proiektua aurkeztuko du Tafalla Kulturgunean. Jaialdiak bi kale-lanetan parte hartzeko gonbita ere egin die herritarrei: Erriberriko landa inauteria barne hartuko duen Negua ikuskizunean, eta Vecindarios izenekoan.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak hainbat helburu ditu. Antzerki klasikoa inspirazio-iturri izaten jarraitzeaz gain, aldi eta joera eszeniko guztietara ireki nahi du eta nazioarteko erreferentzia-jaialdi bilakatu, nortasun propiokoa, Europako zein Latinoamerikako egile eta taldeei bere espazioa eskainita.

Espainiako Delegaziora kateatu dira Ernaiko gazteak Altsasukoen askatasuna eskatzeko

2018-06-12

Altsasukoen auziaren ebazpena salatzeko Espainiako Gobernuaren Delegazioaren aurrean ekimena gauzatu du Ernai Gazte Erakundeak gaur eguerdian Iruñean. Polizia Nazionalak egindako identifikazioekin batera, 8 gazte atxilotu dituzte. Ostegunean eta ostiralean burutuko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute, bai eta larunbatean Iruñean Altsasuko Gurasoek deitutako manifestazio nagusian ere.

 

Urkulluk Darpon kargugabetzea nahi du ELAk

2018-06-12

Pello Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunak salatu du eurek aspaldi ohartarazi zutela sailburua, esan zioten Osakidetzako zerbitzuburuek lobby bat osatu dutela, baina Darponek beste aldera begiratu omen zuen. Horregatik iruditzen zaio ELA sindikatuari Osasun sailak nahi dutena egiten uzten diela Osakidetzakoei. Igeregiren esanetan, Iñaki Azkuna zena Osasun sailburu zen garaietatik salatu du ELAk zerbitzuburuen ustelkeria.

Horrez gainera, Osakidetzako lan baldintzak ere salatu dituzte. Esther Saavedra sindikatuko Osakidetzako arduradunak gogora ekarri ditu azken aldian agertu dituzten hainbat kexa: Gaixo egoteagatik langileak zigortzen direla easn du. Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala %25ekoa dela. Eta lan kargak etengabe handitzen diren bitartean, zerbitzuak pribatizatzen dituztela. Horri buelta emateko eskatu dio ELAk Osakidetzari. Murrizketen aurreko egoerara itzuli behar dela uste du sindikatuak. Hain justu, euren aldarrikapenak babesten dituzten 4.000 sinadura batu dituzte eta Osakidetzari eman dizkiote.

"Mundua aldaketa handi baten lekuko" izango da, AEBak eta Ipar Korea bildu ostean

2018-06-12

Duela zeinbait hilabete gerra mehatxuak trukatzen zituzten agintariak elkarrekiko adeitsu agertu dira, beraz, Ipar Koreako eta AEBetako buruak lehenengoz bildu diren egunean. Trumpek azaldu duenez, "akordio zabala" sinatu dute eta Kim Jong-unek "akordio historikoa" dela adierazi du.

Koreako penintsularen desnuklearizazioa izan dute mintzagai bi presidenteek, eta arma nuklearrak Koreatik desagerrarazteko prozesua "oso azkar" joango dela nabarmendu du Trumpek. Dokumentuak "goi bileran izandako aurrerapausoak" jasoko ditu eta "norabide berean lanean jarraitzeko konpromisoa" ere zehaztuko du. Trumpek, gainera, iragarri du "bilera asko" egingo dituela Kimekin.

Singapurreko Sentosa irlan egin dute bilkura Trumpek eta Kimek. Bilera historikoa izan da, lehen aldia baita AEBetako eta Ipar Koreako presidenteak elkarrekin biltzen direla. Eszenografia zainduko agertokian elkartu dira, eta 12 segunduz estutu dizkiote eskuak elkarri bilkurara sartu aurretik. Bildu aurretik, "oso ongi" sentitzen dela adierazi dio Trupek Kim Jong-uni. Kimek, berriz, nabarmendu du ez dela erraza izan elkarrizketari heltzeko bidea. Iraganak, praktika zaharrek eta aurreiritziek itsutu badituzte ere, guztia gainditzeko gai izan direla.

2019ko hauteskunde zikloa eta galdeketa gehiago ditu GEDek jomugan

2018-06-11

Aurrez egindako urratsek egin dute posible Gure Esku Dagok 175.000 lagun mobilizatzea, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzeko. Hala uste du Angel Oiarbidek, aurrez egindako ekintzak eta galdeketak ezinbestekoak izan direla.

Herritarrek, elkarrekin, kalean eragiteko duten indarra sekulakoa dela uste du Oiarbidek. Eta horiei guztiei hitza emanda komunean egindako hausnarketaren emaitza izan da Herritarron Ituna. Giza katean eskuz esku igaro ondoren, Eusko Legebiltzarrera iritsi dena.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, Eusko Legebiltzarrean giza katea amaituta, lekuko aldaketa irudikatu zen herritarren eta instituzioaren artean, legebiltzarrak bere lana egiten jarrai dezan.

Bost urteko ibilbidea egin du Gure Esku Dago mugimenduak, eta ziklo aldaketa datorrela iragarri dute bertako ordezkariek. 2019ko hauteskunde zikloa eta galdeketak egiten jarraitzea dituzte begiz jota.

Hasi dira Igorreko jaiak

2018-06-11

Igorreko jaiei hasiera eman zaie txupinaren jaurtiketarekin. Leire Cabañas izan da suziria bota duena, herriko emakume kirolarien izenean. Ekainaren 17ra arte luzatuko dira ospakizunak eta, noski,adin guztietarako ekintzak daude antolatuta.

 
bannerra

bannerra