Skip to main content

Gurean Gaur

Getxo Folken 34. edizioa irailaren 13tik 16ra bitartean luzatuko da

2018-09-13
Kontzertu guztiak Areetako geltokiko plazan izango dira, baina Ibaiondo kalean eta Erromoko Santa Eugenia plazan ere bestelako jarduerak izango dira, gobernuz kanpoko erakundeen salmenta postuak eta munduko terraza, hurrenez hurren.
Michael Woods kanadiarrak irabazi du Oiz mendiko etapa ikusgarria, milaka zaleen babesarekin eta aldarrikapenen artean; Yatesek lidertzari eutsi dio

2018-09-12
Bizkaiko etapak irudi ikusgarriak utzi dizkigu, herrialdea zeharkatu duen lasterketan, txirrindulari guztiek ahalegin handia egin dute, bereziki Oiz mendiko aldapa makurretan. Zaletuek, euren animoekin ibilbidea leundu diete eta mundu osora zabaldu dituzten aldarrikapenek ere tartea izan dute. Kirol alorrean, Michael Woods kanadiarrak irabazi du etapa, Yatesek lidertzari eusten dio eta Valverdek zein Enric Mas-ek podiumera gerturatzeko pausu handia eman dute. Euskal ziklistek aurpegia eman dute, Fraile eta Castroviejo ihesaldian sartu dira eta Euskadi-Muriaseko txirrindulariek tropeletik tiratzeko ardura hartu dute. Beñat Zarrabeitia lankidearen kronika Bizkaiko Balkoitik.
Biktimen eskubideak izango ditu ardatz V. Foro Sozialak

2018-09-12

Urriaren 5ean eta 6an, Bilbon eta Iruñean, hurrenez hurren, egingo dute V. Foro Soziala eta gatazkaren biktimen eskubideak izango ditu ardatz.

Foro Sozial Iraunkorreko kideek azaldu dute hausnarketa gune bat ireki nahi dutela, Euskal Herriko eta nazioarteko partaideekin, eta bertatik jasotako ondorioek bideratuko dutela Foro Sozialak aurrerantzean egingo duen lana.

Agerraldian, Aitzpea Leizaolak lagun izan du Harold Good, IRA eta ETA erakundeen armagabetzean ikuskatzaile lanetan aritutako apaiza. Besteak beste, ostegun honetan Azpeitian hitzaldi bat eskainiko duena, haren esperientziaren berri eman eta Foro Sozial Iraunkorraren lanari babesa adierazteko.

EGUNEKOA: irailaren 12ko albiste nagusiak

2018-09-12
Arlo politikoan, Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldearen ikasturteko lehen bilkurari eta Foro Sozialak urriaren 5 eta 6rako antolatuko dituen topaketei erreparatu diegu. Gizarte gaietan, berriz, Euskaltzaindiak Nafarroarako egindako eskaerak eta LAB sindikatuak Gipuzkoako adinekoen egoitzetan abiatutako mobilizazio kanpaina jaso dugu. Horrez gain, XXI. Igartza sariaren eta Espainiako Vueltako itzuliaren garaileen izenak ere bildu ditugu.
Michael Woods garaile bizkaiko begiratokian

2018-09-12
Itzuliko 17. Etapak Getxo eta Oiz mendia lotu ditu, eta bidean Bilbo, Zugastieta, Gaztelugatxe, eta Bizkaiko balkoiko parajeetatik pasa da. Aldarrikapenerako tartea zabaldu du Gure Esku Dagok eta errepide bazterretan ez da euskal zalerik falta izan.
Arrakalak eragin dituzte lauko alderdian Maravillas gaztetxearen inguruko gertaerek

2018-09-12
Gaztetxeen loraldi bat eman da azkenaldia Nafarroan. Iruñeko Alde Zaharreko Maravillasekin batera, Arrotxapean, Tafallan, Lizarran, Burlatan, Berriozarren edota Mendillorrin sortu dituzte gaztetxeak. Horietako gehienetan, Udalekin egindako akordioei esker aurrera atera dira proiektuak. Maravillas gaztetxearen inguruko gertaerek Gobernua sostengatzen duen laukoan arrakalak eragin dituzte.
 
bannerra

bannerra