Skip to main content

Gurean Gaur

Mikro-mezenasgoak lagundutako kultur proiektuak babestuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

2018-07-09
Meta egitasmoak kultura sustatzeko duen era ez da ohikoa: Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur proiektuak aurkezteko deialdia egiten du; proposamen hautatuak finantzaketa kolektiboa lortzeko plataformetan sareratzen dira; eta azkenik, foru aldundiak norbanakoen aldetik bildutako dirua bikoizten du.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako estatus politiko berrirako oinarriak, finkatuta

2018-07-06

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Estatutu Berria adosteko bidean, fase bat itxi du gaur Eusko Legebiltzarreko Autogobernu lantaldeak. Denetariko balorazioak egin dituzte talde parlamentarioek.

Aniztasunaren aldeko txupinazoak lehertu du sanferminetako festa

2018-07-06

Iruñeko Udaletxe plaza jendez lepo zegoen eta aldarrikapen bat baino gehiago ere ikus zitezkeen: Altsasuko gazteak aske uzteko eskatzen zuen pankarta, ikurriña edo Nafarroako bandera, euskal preso politikoak aske uzteko pankarta eta gaztetxeen aldekoa, besteak beste. Nola ez, duela bi urteko talde bortxaketaren harirako erabaki juridikoak ere kritikatu dituzte.

Udaletxeko balkoian, berriz, bandera ofizialen ondoan haga huts bat utzi dute aurten, ikurriña jartzeko mehatxu judizialak eraginda. Eta udaletxe barruan egon dira Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea, Bakartxo Tejeria Eusko Legbiltzarreko presidentea eta Altsasuko gazte espetxeratuen senideak, besteak beste.

Lurra ardatz hartuta, uztailaren 13tik 15era, Eako poesia egunak

2018-07-06

Lurra, sustraietatik orri leloa izango dute aurtengo Eako poesia egunek, uztailaren 13, 14 eta 15ean. Earako propio sortutako emanaldiak izango dira, eta, lehen aldiz, ekintza guztiak herri kasoan egingo dituzte.

EGUNEKOA: uztailaren 6ko albiste nagusiak

2018-07-06

Iruñean lehertu den bederatzi eguneko festaz gain, Eusko Legebiltzarrean onartutako EAErako Estatus Berrirako oinarriez eta Donostian desalojatu duten gazte lokal okupatu berriaz aritu gara gaurkoan.

Azken urteetako Tourrik gogorrena

2018-07-06
Iritsi da azkenean milioika kirolzalek egutegian gorriz azpimarratutako eguna. Bihar hasiko da 2018ko Frantziako Tourra eta uztailaren 29an jakingo dugu nor den txapeldun handia. 22 taldek parte hartuko dute eta aurtengoan 176 txirrindulari izango ditugu errepidean gogor lehiatzen, 21 etapaz osatutako lasterketa ospetsuenean. Parisera iristean elastiko horia jantzita eramatea inoiz baino garestiago dago aurten eta lasterketaren inguruko dudak argitzeko, Egoitz Lizaso zumaiarrarekin hitz egin dugu. Tropela webgune ospetsuaren sortzaileetako bat da Lizaso, eta faboritoen inguruan, ibilbideari buruz eta euskal txirrindularien rolari buruz hitz egin dugu berarekin, besteak beste. Hasteko, nola ez, Chris Froomen auziari buruz galdetu diogu. Ebazpena beranduegi iritsi dela eta lasterketa giro arraroan hasiko dela azaldu du Lizasok,zaleek txirrindulari britainiarrarengan jarrera gogorragoa izango dutela adieraziz. Faboritoei buruz hitz egitean, apustu guztietan Froome dagoela baina aurre egingo dioten txirrindulari asko daudela adierazi du. Roglic, Zakarin, Geraint Thomas edo Mollema bezalakoak ere gertu ibili daitezkeen arren, faboritoak baino maila bat beherago ikusten ditu Lizasok. Lehenengo astean atzean ez geratzea eta azken asteko etapa menditsuetan eta erlojupekoan ongi ibiltzea erabakigarria izango dela kontatu digu. Jadanik ez gara harritzen lasterketa ezagunenetan Ikurriñaren bat ikustean. Txirrindularitzak euskaldunon artean sortzen duen pasioaren inguruan ere hitz egin dugu. Aurtengoan 8 euskaldun izango ditugu tropelean eta hauengandik zer espero den galdetu diogu Lizasori. Bukatzeko, Tropelari buru ere hitz egin dugu. Lasterketa hasi aurreko azken egunak nola bizi dituzten kontatu digu eta webgunearen arrakastaren gakoei buruz galdetu diogu. Ezin jakin zer pasako den Tourrean. Baina milaka euskaldun telebistara begira egongo direla eta Tropelari esker, koadrila desberdinetan afari bat baino gehiago egongo dela jokoan garbi dago.
 
bannerra

bannerra