Skip to main content

Gurean Gaur

Ijito komunitatearen garapena bultzatzeko Nafarroako Gobernuaren plan berria

2018-08-30

Ijito komunitatearen garapena bultzatzeko plana aurkeztu du Nafarroako Gobernuak, horien inklusio soziala eta garapena bermatzeko. Planaren ardatz nagusiak enplegua, hezkuntza eta osasuna dira; eta dagoeneko Inklusio Sozialeko planak jasotzen dituen neurri orokorrak neurri espezifikoekin konbinatzeko asmoa azaldu dute.

 

Donostiako autobus turistikoetako gidarien prekarietatea Lan Ikuskaritzan salatu du LABek

2018-08-30

LAB sindikatuak salatu duenez, Donostiako Udalak eta turismo bulegoak saldu nahi duten kalitatezko turismo ereduarekin talka egiten dutenak. Horiez gain, ordea, autobusen egoera txarrak eta antolaketa desegokiak ere eguneroko lana zaildu eta areagotzen die gidariei.

Zerbitzuaz UTE Donostia City Tour enpresa arduratzen da. Donostiako Udalak turismoa kudeatzeko Donostia Turismo S. A. enpresa pribatuak 2013an argitaratutako pleguen bidez lortu zuen kudeaketa enpresa horrek. LABek gogorarazi du diru publikoa jasotzen duela UTE Donostia City Tourrek eta kontratazioak egiteko boterea daukala.

Hargatik, gidarien egoeraren inguruan, Lan Ikuskaritzan salaketa jartzeaz gain, bilera eskatu diote Eneko Goia Donostiako alkateari, eta eskaera bera egin diote UTE Donostia City Tour enpresari ere. Erantzunik jasotzen ez badute, Zinemaldia hasterako greban egotea aurreikusi dute.

Elkartasun Gerrikoak salatu du Volkswagenen lan erregulazio espedientea

2018-08-30

Volkswagenen Elkartasun Gerrikoak salatu du zuzendaritzak ezarritako aldi baterako lan erregulazio espedientea. Adierazi dutenez, azpikontratak izango dira neurri horren kaltetuenak eta, hortaz, dei egin diote enpresaren batzordeari subrogazioaren aldeko apustua egin dezan.

 

Futbol&Reggae arrazakeriaren kontrako 3. mundialito mixtoa ospatuko da Bilbon Irailaren 1an

2018-08-30

Bilbo Reggae Skins eta beste hainbat elkartek arrazakeriaren aurkako 3. mundialito mixtoa antolatu dute Bilboko Santutxu auzoan, irailaren 1ean. Futbol&Reggae izenpean, musikak, kirolak, elkartasunak eta aldarrikapenak bat egingo dute hirugarren urtez jarraian, aurtengoan, antolatzaileen hitzetan, are handiagoa izango den ospakizunean.

EGUNEKOA: abuztuaren 29ko albiste nagusiak

2018-08-29

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak euskal presoen gerturatzeaz esandakoei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, berriz, lan gatazkak, industria planak eta indarkeria matxista izan ditugu hizpide. Kultura albisteak eta kirol arlokoak ere jaso ditugu. Besteak beste, Real Sociedadeko Imanol Agirretxe futbolariaren erretiro iragarpena.

Edurne Egino Iruñeko zinegotziak dimisioa eman du Udal Gobernu Batzordean

2018-08-29

Ezkerrako zinegotziak, gainera, dimisioa aurkeztu du Arrosadia eta Azpilagaña auzoetako zinegotzi-ordezkari gisa ere eta ez du Iruñeko Udal Gobernua ordeztuko, orain arte egin duen bezala, Nafarroako Gobernuko hainbat zentrutan.

 
bannerra

bannerra