Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Kirol egokituak egiteko programa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eskutik

2018-09-20
Kirol egokituak egiteko programa aurkeztu du Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak. Helburua kirol egokitua eta jarduera fisiko irisgarriak sustatzea eta, aldi berean, bisibilizatzea da. Horrela, ezgaitasunak dituzten kirolarien presentzia handitu eta gazteak antolatutako jarduera irisgarriak egitera animatzea nahi dute ekimenaren bidez.
Baskonia, Superkoparen bila, Euroligako lauko finala Gasteizen jokatuko den kurtso ilusiogarriko lehen erronka

2018-09-20
Denboraldi berriari ekiteko, Baskoniak jarraikortasunaren bideari ekingo dio. Pedro Martinezen aginduetara, Matt Janning-ek eta Toko Shengeliak euren kontratuak berriztu dituzte eta gasteiztarrek iazko egitura mantedu dute. Fitxaketa nagusiak, Shields, Hiliard eta Penava bosniarra dira. Kurtsoko lehen erronka, Galizan jokatzekoa den Superkopako finalerdietan, Bartzelonaren aurkako partida izango da. Arabarrek, titulua eskuratu eta ACB Liga modu baikorrean hasi nahiko dute. Erraztasunik gabeko bide honetan, Baskoniak begiz jota duen beste helburua, 2019ko maiatzean, Gasteizen jokatzekoa den Euroligako lauko finala da. Guzti honen inguruan aritzeko, Joseba Sanchez-ekin egon gara.
Txente Rekondo: "Batasunerako bidearen erakusle da bi Koreen arteko goi bilera"

2018-09-20
Goi bilera egin dute Moon Jae-in Hego Koreako presidenteak eta Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagiak, Piongiangen. Txente Rekondo nazioarteko gaietan adituari analisia eskatu dio Hamaika Telebistak, bi Koreen arteko gerturatze prozesuaz. Besteak beste, Hego eta Ipar Korearen arteko prozesuaz AEBek har dezaketen jarrerari erreparatu dio Rekondok.
Euskarari legez bide eman eta egoera aldatzeko eskaera, Nafarroako Parlamentuan

2018-09-19

Sortzen eta Ikastolen elkarteko ordezkariek parte hartu dute Nafarroako Parlamentuan Euskararen Lege berria egiteko sortutako batzorde berezian. Hezkuntza sisteman euskararen egoera zein den azaldu dute.

Zehazki, Sortzen elkarteko koordinatzaile Sergio Iribarrenek esan du euskara baztertuta dagoela, politikoki hori eragin delako. Hargatik, legeak euskarari bide eman behar diola eta egoera hori irauli behar duela aldarrikatu du.

Alderdi politikoetako ordezkariei dagokienez, Podemos-Orain Bai taldeko kide Laura Perezek adierazi du egungo errealitate linguistikoa aldatu beharra dagoela eta horretarako alderdi politikoen ausardia behar dela.

Geroa Baiko Virginia Aleman, bere aldetik, euskararen ofizialtasunaren alde agertu da eta ausardia baino gehiago beharko dela baieztatu du.

Fermin Muguruza: "Kasu honetan, musikak arima eman dio pelikulari"

2018-09-19
Gaur aurkeztu dute Elkarren Fermin Muguruzak zuzendutako 'Black Is Beltza' film-eko soinu banda. 'Black is Beltza' proiektuaren adar berri honek pelikulari arima eman diola azaldu digu Fermin Muguruzak, Koldo Otamendi lankidea berarekin egon da aurkezpenean.
Iazko irailaren 20ko polizia errepresiotik urtebetera, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bartzelonan

2018-09-19
Ostegunean beteko da urtea, Espainiako Poliziaren miaketen ondorioz, Kataluniako erresistentzia abian jarri zenetik. Hain justu, duela urtebeteko ekitaldiengatik sedizio eta matxinada delituak egotzita, espetxeratuta daude oraindik Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez. Testuinguru horretan, Kataluniako egoeraren kronika egin dute Saioa Baleztenak eta Asier Sanchezek.
 
bannerra

bannerra