Skip to main content

Gurean Gaur

Auzitegi Nazionalak Iñaki Abaden zigorra jaitsi du

2018-06-20
Auzitegi Nazionalak 13 urtetik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra Altsasuko Auziko epaian akatsak daudela argudiatuz. Lesioak eragiteagatik hiru zigor ezarri eta bakoitzagatik bi urteko espetxea adierazi zuten, baina batzerako orduan hiru urteko zigorra hartu zuten kontuan. Auto berriarekin, lesioengatik sei urteko zigorra izango du Abadek eta atentatuagatik ezarritako lau urteei batuta, guztira hamar urteko zigorra ezarri diote nafarrari. Defentsak egindako eskaeren eskutik iritsi da zuzenketa hau. Zigorraren kalkuluaz gain, akats material batzuk ere baditu epaiak, aurrekarietan fiskalak Abadentzat lesioengatik eskatutako zigor bat gehiago azaltzen delako. Oker jasota zeuden akusazio partikularraren hitz batzuk ere zuzendu ditu auzitegiak, baina zuzenketa guzti hauek ez dute espetxe zigorretan eraginik. Iskanbilan parte hartu zuen Guardia Zibiletako baten neska laguna ordezkatzen zuen akusazio partikularrak Iñaki Abaden aurka zuzenean akusaziorik egin ez izana ez da adierazi epaian, eta akats hori zuzentzeko ere eskatu du Auzitegi Nazionalak. Zuzenketa hauek aurreko larunbatean egindako manifestazioaren ondoren iritsi dira. 80.000 pertsona bildu ziren Iruñean eta preso dauden altsasuarrak libre uzteko eskatu zuten, gazteen familiei elkartasuna adieraziz. Hala ere, Altsasuko iskanbila terrorismo delitua dela defendatzen jarraitzen du Fiskaltzak eta lehengo astean helegitea jarri zion Altsasuko Auziko epaiari, zigor gogorragoak eskatuz auzipetuentzako.
Laura Turull: "-Kataluniako- presoak gerturatzeak ez du sakoneko arazoa konpontzen"

2018-06-20
Kataluniako preso eta erbesteratu politikoen senideek Pablo Llarena epailea salatu dute Nazio Batuen Erakundean. Saioa Baleztenak Jordi Turull Govern-eko bozeramaile ohiaren alaba elkarrizketatu du.
Sanferminetako egitaraua prest

2018-06-20

Sanferminetako egitarau aurkeztu du gaurkoan Iruñeko Udalak eta antolatutako ekitaldien bidez jaien izaera herrikoia berreskuratu nahi izan dutela nabarmendu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. 58 kolektibok hartu dute parte programaren prestakuntzan eta aniztasuna hartu dute oinarritzat. Era berean, emakumezkoaren presentziari bai eta haurrei zuzendutako jarduerei eman die Udalak garrantzia berezia.

 

EGUNEKOA: ekainaren 20ko albiste nagusiak

2018-06-20

Gasteizko bizilagun bat Bartzelonako atzerritarrentzako atxikitze zentroan daukatela salatu dute hainbat lagunek. LAB sindikatuak, berriz, emakume eta gizonen arteko soldata arrakala kronikoa bihurtu dela esan du. Gai horiez gain, Altsasuko auziko epaiko akatsengatik Iñaki Abadi zigorra murriztu diotela ere jaso dugu. Baita Anariri bihar Adarra saria emango diotela ere.

Ekainaren 29an estreinatuko da ‘Kabi biluziak’, indarkeria matxistaren inguruko dokumentala

2018-06-20

‘Kabi biluziak’ indarkeria matxistaren inguruko dokumentala egin dute Virginia Senosiain eta Juan Luis Napal iruindarrek. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako sentsibilizazioa bultzatu nahi dute horren bidez. Dokumentalak tratu txarrak jaso zituen emakume baten testigantza jasotzen du, bai eta kaleko iritzia eta adituen parte hartzea ere. Ekainaren 29an izanen da estreinaldia zinema aretoetan.

 

#11Mundiala Argentina: Presio guztia Messirengan

2018-06-20

Islandiaren kontra berdindu ostean, alarma guztiak piztu dira Argentinan. Orain, Jorge Sampaoliren mutilek Kroaziaren aurkako partida irabazi beharko dute txapelketan jarraitu ahal izateko. Begirada guztiak Messirengan jarrita daude eta asko izan dira azken egunetan entzundako kritikak. Horrekin batera, birala egin den fenomenoa, zale argentinarrek plazaratutako komentario edo irainak.

 
bannerra

bannerra