Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Gurean Gaur albistegia: irailak 19

2017-09-20

Urriaren 1eko Kataluniako erreferenduma oztopatzeko neurriak hartzen jarraitzen du Madrilek. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kataliuniako kontuen kudeaketa bere gain hartu ondoren, gaur Gironako mezularitz enpresa bat ikertzeari ekin dio Guardia Zibilak, Carles Puigdemont Kataluniako presidentea hango alkate zeneko iruzur kasu bategatik.

Hau eta askoz gehiago irailaren 19ko Gurean Gaur albistegian.

Gurean Gaur: ETAk bere "funtzioaz eta zikloaz" erabakitzeko barne eztabaida hasi du

2017-09-18

GARA egunkariari bidalitako gutunean, erakunde armatuak azaldu duenez, eztabaida hau atzeratzearen arrazoia "Ezker Abertzalearen baitan abian zeuden beste debate batzuk ez oztopatzea" izan da. Bestalde, Katalunian, aurrera jarraitzen du independentziaren aldekoen kanpainak nahiz eta Guardia Zibilak propagandarako material ugari atzeman duen.

Gurean Gaur Berezia: Gure Esku Dagoren mobilizazioa Kataluniarekin elkartasunez

2017-09-16

32.000 lagun bildu dira Bilbon Gure Esku Dagok deitutako manifestazioan. Gehiengo politiko, sindikal eta sozialaren babesarekin, parte hartzaileek elkartasuna eta atxikimendua eskaini diote Kataluniako herriari eta bere erakundeei. Horrekin batera, Euskal Herrian ere, erabakitzeko eskubidea eta ariketa demokratikoak gauzatzearen beharra adierazi dute.

Gurean gaur albistegia: irailak 14

2017-09-14

Manu Aierdi Nafarroako Garapen ekonomikorako lehendakariordeak gogorki salatu du Espainiako Sustapen ministerioak AHTari buruz hartutako erabakia.

Katalunian, alkateek erreferenduma bideratuko dutela adierazi dute, Madrileko oztopoei aurre eginez. Izan ere, Espainiako Fiskaltzak deklaratzera deitu ditu erreferendumaren aldeko 712 alkate.

Eta kiroletan, aurreko igandean Kontxako Bandera irabazi zuten Pasai Donibaneko Batelerei omenaldia egin diete Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeko neskek.

Hauek eta askoz gehiago gaurko Gurean Gaur albistegian. 

 

Gurean Gaur albistegia: irailak 13

2017-09-13

Aralarren ibilbidea abenduaren 2an bukatzea proposatu du alderdiko zuzendaritzak. Afiliatuek egun horretan egingo duten VII. kongresuan erabakiko dute alderdia desegin ala ez. 

Donostian, sexu eraso berri bat izan da asteburuan. Larunbat goizaldean eraso egin ziotela salatu du emakume batek, eta zabalik da erasotzailea identifikatzeko ikerketa. 

Kirolei dagokienez, ostegun honetan abiatuko da Europa League-a. Errealak eta athletic-ek beste 46 talde europarren artean jokatuko dute maiatzerarte luzatuko den txapelketa kontinentalean. 

Hauek eta askoz gehiago irailaren 13ko Gurean Gaur albistegian.

Gurean Gaur: Diadak biharamun politiko handia eragin du

2017-09-12

Milioi bat lagun bildu ziren atzo Bartzelonako kaleetan Kataluniaren independentziaren alde urriaren 1eko herri galdeketaren bezperetan. Mobilizazioaren indarrak ondorio eta erreakzio politiko ugari eragin ditu. Hortaz gain, 4000 lagun bildu dira Baionan Macronen lan erreformen aurka eta aurtengo Bertso Txapelketa Nagusia aurkeztu dute. Hauek eta beste hainbat, Gurean Gaur albistegiaren gaueko edizioan.

 
bannerra

bannerra