Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Garbialdiko langileek mobilizazio berri bat egin dute Foru Aldundiaren aurrean

2018-10-16
Asteartero bezala, mobilizazio berri bat aurrera eraman dute Garbialdiko langileek Foru Aldundiaren aurrean. Enpresa eta aldundiarekin negoziazioak izan ostean, eguneko 14 zentimoko igoera eskaini diete, orotara hilabetean 3 euroko igoera. Azkeneko negoziazioa maila maiatzean ospatu zuten, grebara joan eta bi egun lehenago. Greba eta udako mobilizazioen ondoren, negoziazio mahai berri bat osatu zuten orain dela bi aste. Hala ere, enpresaren eskaintza uda aurretik egindako berbera izan zen, %0,3ko soldataren igoera. 2010etik 2017ra soldata izoztuak izan ziren eta datozen urteetarako igotzeko borondaterik ez du erakutsi Garbialdik. Enpresari urratsak eskatu ez ezik, Garbialdiko langile eta ordezkari sindikalek Aldundiari erantzukizuna ere eskatu diote.
Emakumeon mundu martxaren XI. nazioarteko topaketak ospatuko dira Bilbon

2018-10-16
2017an emakumeen mundu martxaren karabana Euskal Herritik pasatu ondoren, aurten hamaikagarren nazioarteko topaketak ospatuko dira Bilbon, eta honen aitzakiapean antolatuko dute feministon herria eguna, urriak 27an Bilboko Areatza plazan Urriak 22tik 28ra, ospatuko diren Emakumeen mundu martxaren XI. nazioarteko topaketetan 42 herrialdetako emakumeak egongo dira bilera itxiak egiten, baina Euskal herriko emakumeen mundu martxak egitarau paraleloa antolatua du, kasu honetan irekia izango da.
Krisi egoera gainditzeko gobernu aldaketak egin ditu Macronek

2018-10-16

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak aldaketak egin ditu gobernuan eta Christophe Castaner jarri du Barne Ministerioaren buru, orain arte gobernuko bozeramailea izan dena eta Macronen erabateko konfiantza duena. Horrekin batera jakinarazi du Eliseoak Macroni etapa berrian lagunduko dioten ministroen zerrenda, azken asteetako gorabeheren ondoren.

Nicolas Hulot Ingurumen ministroaren eta Gerard Collomb Barne ministroaren dimisioen ondoren, Barne Ministerioan, Kulturan eta Laborantzan egindako aldaketekin krisi egoerari aurre egitea espero du Macronek. Castanerrek ondoan izango du Laurent Nuñez estatu idazkaria. Jacqueline Gourault lurraldeen ministroa izango da, eta ondoan izango ditu Sébastien Lecornu et Julien Denormandie; Kultura ministerioan, Franck Riester ezarri dute, hark azken hilabeteetan polemikek zipriztindu duten Françoise Nyssen ordezkatuko du. Laborantza ministerioa Didier Guillaumek hartuko du, senatari sozialisten buru ohiak. Azkenik, Marc Fesneau arduratuko da gobernua eta parlamentuaren arteko harremanez, Edouard Philippe lehen ministroaren ondoan.

Azken hilabeteetan gorabehera handiak izan ditu Frantziako Gobernuak, eta Benalla aferaren ondoriozko Macron ahulduaren irudia erakutsi dute. Azken asteetan, ezkerreko zein eskuineko politikari bat baino gehiagok jakinarazi du publikoki Frantziako Gobernuan sartzeari uko egin izan diola. Hain justu, deigarria izan da gobernu aldaketa jakinarazteko modua ere: lehen ministroaren ala gobernuko bozeramailearen ohiko adierazpenen ordez, agiri bidez jakinarazi baitituzte ministro berriak.

Espainiako batasunaren aldeko manifestazioa Bartzelonan, Hispanitatearen egunean

2018-10-12
65.000 lagun inguruk aldarrikatu dute Espainiaren Batasuna urriaren 12an Bartzelonan egindako manifestazioan. Horrez gain, espetxean dauden ordezkari independentista katalanen zigorrak luzatzeko ere eskatu duteUnes 65.000 persones es manifesten per la unitat d'Espanya a Barcelona i els organitzadors demanen llargues condemnes per als presos eta eskuin muturreko taldeek esteladak erre dituzte.
'De Miguel auziko' akusatuetako batzuk soilik daude delituak onartu eta fiskaltzarekin akordioa egiteko prest

2018-10-15

Fiskaltzaren eta akusatu nagusien arteko akordiorik gabe berrabiatu da Arabako Probintzia Auzitegian De Miguel auziko epaiketa. Joan den urriaren 1ean, auzi saioak hamabost egunez etetea erabaki zuen epaimahaiak, Arabako fiskalburuak eskatuta, Fiskaltzak eta defentsak zigorraren inguruko akordioa lortzeko lanean jarraitzeko.

Ba goizean, auzi saioa hasi aurretik, Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak iragarri du "tamalez" ez dutela akordiorik lortu Fiskaltzaren eta akusatu nagusien artean, nahiz eta zenbait akusatuekin akordioa erdietsi duen.

Akordio horren arabera, zenbait akusatuk onartu egingo dute fiskaltzaren tesi nagusia, hau da, legez kanpoko komisioak kobratzeko sare bat egon zela eta haiek sare horren kide izan zirela. Izagirrek ez ditu eman akordio horri buruzko xehetasun gehiago, ezta akordioa norekin lortu duen ere. Baina jakina da Alfredo de Miguel akordiotik kanpo geratu dela.

EGUNEKOA: politika, gizarte eta komunikazio albisteen bilduma

2018-10-15
'De Miguel auzian' fiskaltzak akusatu nagusiekin akordiorik lortu ez izanari, sindikatuek larunbateko manifestazioari emandako atxikimenduari eta Altsasuko auzia eragin zuen liskarraren urtemugari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, berriz, 'Cabacas auzia' eta errefuxiatuen harreraren kriminalizazioa aipatu ditugu. Azkenik, Info7 irratiaren itxieraren albistea ere jaso dugu.
 
bannerra

bannerra