Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Gurean Gaur albistegia: irailak 6

2017-09-06

Datorren irailaren 16an, Kataluniari eta urriaren 1eko erreferendumari babesa adierazteko xedearekin, mobilizazioa deitu du Gure Esku Dago dinamikak.

Sare plataformak, bere aldetik, datozen hilabeteetarako bide orriaren oinarriak aurkeztu ditu. Landu beharreko oinarrizko hainbat printzipio eta helburu azaldu ditu eta euskal gizartearen aurrean konpromisoa hartu du presoen egoerari buruzko txostenak landu eta publikatzeko.

Eta kiroletan, Urrutikoetxeak eta Larunbek irabazi dute Lekeitioko San Antolinetako Txapelketako finala.

Hauek eta askoz gehiago irailaren 6ko Gurean Gaur albistegian, ez galdu! 

 

Gurean Gaur albistegia: irailak 5

2017-09-06

Bilera egin dute gaur Bilbon Eh Bilduk eta La Navaleko langileen Ordezkaritza Batzordeak, ontziolaren egoerari konponbidea bilatzeko asmoz.

Petronorrera zihoan kamioi bat irauli eta bi tona koke isuri ditu Muskizko Arena hondartzatik gertu.

Eta nazoartean, historian lehen aldiz su-etena sinatu dute ELN Nazioa Askatzeko Armadak eta Kolonbiako Gobernuak. Quiton egin dute ekitaldia, eta funtsezko helburu bat jasotzen du dokumentuak: “herritarren egoera humanitarioa hobetzea”.

Hauek eta askoz gehiago Gurean Gaur saioan.

 

Gurean Gaur albistegia: Irailak 4

2017-09-04

Euskal Herriko eredu ekonomiko eta soziala aldatzea premiazkoa dela aldarrikatu dute ELA eta LAB sindikatuek, eta burujabetza prozesua bultzatu eta indartzeko egin duten akordioaren berri eman dute.

Nazioartera begira, Kataluniako erreferendumerako hilabete eskas falta denean, ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak Euskal Herrian duen ordezkaritzak mahaingurua antolatu du Bilbon. BERTAN, Gure Esku Dago, EH Bildu eta EAJko ordezkariak izan ziren, baita ERC, ANC eta Generalitatekoak ere.

Hauek eta askoz gehiago irailaren 4ko Gurean Gaur albistegian.

Gurean Gaur albistegia: abuztuak 31

2017-08-31

Donostian turistei alokatzen zaizkien etxebizitzak arautzeko ordenantza aurkeztu du gaur udal gobernuak. Hiru eremutan sailkatu ditu auzoak eta turistifikazio mailaren araberako araudia jarri dio eremu bakoitzari.

Asteazkenean onartuko dute Trantsiziorako Legea Kataluniako Legebiltzarrea. Gai ordena aldatu, eta hilaren 6ko osoko bilduran bozkatuko dute. Behin legea onartuta, erreferendumaren deialdiko dekretua sinatzeko aukera izango du presidenteak. 

Hauek eta askoz gehiago abuztuaren 31ko Gurean Gaur albistegian.

Gurean Gaur albistegia: abuztuak 30

2017-08-30

Korrupzioaren aurka, erreformak gaitzespenak baino eraginkorragoak direla  esan du Mariano Rajoyk. 

Gaur bilduko dira Sestaoko Naval enpresako akziodunak ez ohizko bileran, ontziolak behar dituen 42 milioiak lortzea posiblea den ala ez aztertzeko. Era berean, egoera honek jarraitu ez gero, likidazioa gauzatu beharko den ala ez ere eztabaidatuko dute.

Hauek eta askoz gehiago abuztuaren 30eko Gurean Gaur albistegian.

Gurean Gaur albistegia: abuztuak 29

2017-08-29

Arduraz jokatzeko unea heldu dela iritzita, eragile guztien artean bide-orri komuna osatzeko deia egin du Kalera kalera dinamikak. 

EH Bilduk Ultzamako Biogas Plantaren kasuan informazio berria jaso duela salatu du. Adolfo Araizek aurkeztu duen dokumentazioaren arabera, bi subentzio jaso zituen obra berdinak, eta hori lortzeko Ultzamako Udala instrumentalizatu egin zen. Koalizioak egindako kalkuluen arabera 400.000 euroren joan etorria ikertu beharra dago, eta parlamentuko ikerketa komisioari oztoporik ez jartzeko eskatu dio UPNri.

Hauek eta askoz gehiago abuztuaren 29ko Gurean gaur albistegian.

 
bannerra

bannerra