Skip to main content

Gurean Gaur

Suzirien jeitsierak hasiera eman die Muskizeko jaiei

2018-06-25

Muskiztarrek jaiei eman diete joan den asteburuan ohiko suzirien jeitsierarekin. 3.500 suziritik gora bildu dira aurtengoan tradizio hau betetzeko eta herri osoa argitu dute udari sarrera emanez.

Estatu eredua berritzea eta presoak hurbiltzea proposatu dio Urkulluk Sanchezi

2018-06-25

Bilkuraren ondoren egindako hitzartzean, Urkulluk esan du bilera adeitsua eta positiboa izan dela eta lan dinamika egonkor eta eraikitzailerako erakunde arteko harremanari atea ireki diotela.

Zehaztu duenez, bi gobernuetako ordezkariak elkarrekin bilduko dira Espainiako Konstituzio Auzitegiak errekurritutako legeez aritzeko.

Horrez gain, Urkulluk azalpenak eman dizkio Sanchezi Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldean egiten ari diren lanaz eta esan dio beharrezkoa dela egungo estatu ereduaren inguruko hausnarketa egitea, nazio aniztasuna kontuan izanda.

Euskal presoen auziari dagokionez, berriz, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan dio beharrezkoa dela espetxe politikari beste ikuspegi batetik begiratzea, behin ETA deseginda. Urkulluk zehaztu duenez, legediaren barruan, beharrezkoa da presoak gerturatzea eta salbuespen neurriak bertan behera uztea, haien bergizarteratzea errazteko.

Altsasuko auzian justizia egitea eskatu dute Madrilen

2018-06-25

Deialdia Madrilgo Altsasurekiko babes plataformak egin zuen, eta partaideek, besteak beste, Altsasukoen auziko eta 2016ko sanferminetan izandako talde bortxaketako sententzien artean dagoen aldea ekarri dute gogora, eta justizia eta askatasuna eskatu dituzte.

Auzi horretan muntaia poliziala egon dela salatu dute, eta, hain justu, martxa horren harira argitaratutako ohar batean, Amnesty International erakundeak salatu du auzia ez zela «inoiz» epaitu behar terrorismo delitu gisa, kalifikazio horrek «eragin nabarmena» izan duelakoan ikerketan eta epaian.

Manifestazioan parte hartu dute, besteak beste, gazte auzipetuen gurasoek ere, eta pairatzen ari diren kalbarioaren aurrean jasotako elkartasun keinuak eskertu dituzte.

Iruñeko Udala eta Foru Gobernuak helegitea jarriko diote erasotzaileak baldintzapean aske uzteko erabakiari

2018-06-22

Sanferminetako talde sexu erasoagatik zigortutako bost gizonezkoak baldintzapean aske uzteko erabakia gaitzetsi zuten atzokoan kalera ateratako ehunka pertsonek Iruñean. Erabakiaren aurka agertu da Iruñeko Udala eta helegitea jarriko duela adierazi du Asiron alkateak. Era berean, Foru Gobernuak era helegitea jarriko duela adierazi du; izan ere, horretako praktika judizialak salatu behar direla esan du Solana bozeramaileak.

 

Iruñeko espetxetik irten dira talde bortxaketako hiru akusatu

2018-06-22

Kaleratze autoari helegitea jarriko dietela jakinarazi dute aldeek. Bai Nafarroako Gobernuak baita Iruñeko Udalak ere.

EAEko agintari eta ordezkari politikoek ere salatu dute erabaki judiziala. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du ulertu egiten duela gizartean sortu den asaldura. EH Bilduko Maddalen Iriarteren ustez, ezin da justizia ulertu gizartearen pentsamoldetik horren urrun egotea. Elkarrekin Podemoseko Lander Martinezek, bere aldetik, esan du justiziak berrikuste sakona behar duela.

EGUNEKOA: ekainaren 22ko albiste nagusiak

2018-06-22

Nafarroako Justizia Auzitegiak 2016ko sanferminetako talde bortxaketagatik zigortutakoak behin-behinean aske utzi izanak eragindako erreakzioak jaso ditugu. Horrez gain, euskal preso politikoen abokatuek egindako salaketari ere erreparatu diogu.

 
bannerra

bannerra