Skip to main content

Gurean Gaur

Bregañaren "Ignite" eta Lanzagortaren "Begiaundi Press" Donostiako Ekain galerian ikusgai

2018-07-19

Santos Bregañaren “Ignite” erakusketa ikusgarri egongo da udan zehar Donostiako Ekain Arte Lanak galerian. Artista nafarraren piezak uztailaren 13tik abuztuaren 31ra bitartean egongo dira bertan. “Ignite” lanean, Bregañak Ignazio Loiolakoaren 12 buru irudikatu ditu brontzean, artelanan, suaren presentzia nabaria delarik.

Horretaz gain, Jose Luis Lanzagortaren “Begiaundi Press” proiektuaz gozatzeko aukera ere izango dute bisitariek. Honako hau, diseinatzailearen ikerketa eta esperimentazio tailer grafikoa da. Bertan tipografiko prentsan edizio mugatuak sortzen ditu, tresneria desberdinak erabiltzen.

%3,1eko hazkunde ekonomikoa egongo da aurten, eta %2,5ekoa datorren urtean, Hegoaldean

2018-07-19

Hedapen faseak jarraitu egingo du, gutxienez, 2019a amaitu arte. Horixe ondorioztatu du Laboral Kutxak Hego Euskal Herriko ekonomiaren gaineko azterketa eginda, eta aurreikusi barne produktu gordina %3,1 haziko dela aurten eta %2,5 datorren urtean.

Berdintasun Plana garatzeari uko ez egiteko eskatu diote langileek EULEN enpresari

2018-07-19
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzetako garbitzaileak azpi-kontratatzen ditu EULENek, eta ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek salatu dutenez, ez da langile eta ordezkariekin hitzartutakoa betetzen ari.
Goi mailako futbola Gipuzkoa Elite Women Cupean

2018-07-19

Iñigo Diaz de Cerio Realeko jokalari ohia izan da txapelketaren antolatzaile nagusia. Piolet Aholkularitza eta Kudeaketa enpresaren sortzailea da eta emakumezkoen futbolak dituen beharrei erantzuna emateko antolatu du lehiaketa. Aurre-denboraldian zehar taldeen konpetizio tentsioa mantentzea eta zaleek emakumezkoen futbolaren inguruan eskatutako kalitatezko ikuskizuna eskaintzea izango da Gipuzkoa Élite Cupen helburua. Horretarako, talde ezin hobeak etorriko dira txapelketara. Txuri-urdinen liga berean jokatzen duen Atletico de Madridek, Paris Saint Germainek eta Fortuna Norring talde danimarkarrak ikuskizun ederra eskainiko dute Zubietara gerturatzen direnentzat. Madrilgo taldeak azken bi Iberdrola Ligak irabazi ditu, Pariskoak frantziako kopa irabazi du aurten eta duela bi urte Txapeldunen Ligako txapeldunorde izan zen eta Fortuna bigarren izan da bere ligan. Guztiek jokatuko dute aurten Txapeldunen Liga, beraz oso aurkari gogorrak izango ditu talde gipuzkoarrak. Mariasun Quiñones eta Nahikari Garcia Realeko jokalarientzat aukera polita da emakumezkoen futbolaren protagonismoa aldarrikatzeko eta aurrerapausoak ematen joateko. Argi dute oso partidu zailak izango direla, baina denboraldia prestatzeko partidu ezin hobeak direla azaldu dute. Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek, kirolean berdintasuna aldarrikatu du eta horrelako txapelketa bat gizartearen errealitatearen isla denez, Donostiako Udalak bat egingo duela adierazi du. Horrelako lehiaketei esker Gipzukoak emakumezkoen kirolean duen lidergoa indartzen dela adierazi du Denis Itxasok. Euskal zaletuek Irene Paredes, Paris Sain Germaineko jokalari gipuzkoarra ikusteko aukera izateak ekitaldiari balio erantsia emango diola uste du. Zozketa egin ostean Realak frantziarren aurka jokatuko du finalerdietan eta Fortuna Norringek Atletico de Madriden aurka. Norgehiagoka hauek abuztuaren 17an jokatuko dira, eta finala abuztuaren 19an izango da. Egun bateko sarrerak 10 euroko kostua izango du, eta bi egunetan bertaratu nahi izanez gero, 15 euro ordaindu beharko dira. Irabazien %20a Gaixotasun Arraroen Asoziaziora eta AELIP Lipodistrofias gaixotasunaren elkartearentzat bideratuko da.

Aitzol Saratxaga, "Ziren"-etik, "Basoan"-era, errealizatzaile gaztearen asmoak

2018-07-19

"Ziren" bere lehenengo lanarekin Bilboko Fant! jaialdiko euskal laburmetraiarik onenaren saria eskuratu ostean, apirilean "Basoan" izeneko bigarren proiektua grabatu zuen Aitzol Saratxaga zine zuzendari gazteak. Hamaika Telebistak berarekin hitz egiteko aukera izan du.

2018ko lehen sei hilabeteetan lortutako hitzarmen kolektiboekin oso pozik agertu da ELA

2018-07-19

ELA Sindikatuak oso positibotzat jo ditu 2018ko lehen seihilabeteko negoziazio kolektiboetan lortutako emaitzak. Ehundik gora hitzarmen sinatu dituzte, horietatik 8 sektorekoak eta, adierazi dutenez, euren hitzarmenetan besteek sinatu dituztenetan ez dauden neurriak lortu dituzte. Antolatutako grebek %81 egin dute gora eta udazkenerako ere kopurua handituko dela uste du sindikatuak.

 
bannerra

bannerra