Skip to main content

Gurean Gaur

Eten egin dute 'De Miguel auzia', defentsa eta Fiskaltza akordio bila ari direlako

2018-09-17

'De Miguel auzia' etenda geratu da bi asterako, fiskala eta Alfredo de Miguelen abokatua akordiora heltzekotan direlako. Josu Izagirre fiskalak egin du epaiketa eteteko eskaera, eta baieztatu du, Arabako EAJko kargudun ohiei eragiten dien auzian, 26 akusatuekin akordioa ixteko asmoa duela. Auzipetu guztiak, eta auzian parte hartzen ari diren Eusko Jaurlaritzako zein Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak ados agertu dira erabakiarekin.

Dirudienez, auzipetuek egozten zaizkien delituak onartuko dituzte zigor eskaerak murriztearen trukean. Momentuz, De Miguelenetzat eskatzen du zigorrik handiena Fiskaltzak: 54 urte; eta 32 eta 4 urte bitarteko zigorrak gainerakoentzat. Orotara, 439 urteko kartzela zigorra, eroskeria, dirua zuritzea eta prebarikazioa leporatuta, besteak beste.

Arabako Probintzia Auzitegiko epailearen aurreran deklaratzen hastekoak ziren gaur De Miguel auziko akusatuak. Urtarrilean abiatu zen ustezko ustelkeria sarea ikertzeko ahozko epaiketa, eta 26 lagun daude akusatuen aulkian; tartean, Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohia. Hark izan behar zuen deklaratzen lehena, gaur, 09:30ean, baina ez du egin.

Ustezko iruzurragatik Euskal Autonomia Erkidegoan sekula egin den epaiketarik handiena da De Miguel auzikoa. Epaiketa hasi zenetik, ehunka lekuko eta dozena bat peritu pasatu dira auzitegitik. Besteak beste, jakin da De Miguelek 25 sozietate inguru sortu zituela propio iruzur egiteko.

EGUNEKOA: irailaren 14ko albiste nagusiak

2018-09-14
LAB sindikatuak EAErako estatus berriaz egindako eskaerei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, lan istripuz hildakoen datuak eta Gipuzkoako EH Bilduk berdintasun politikez egindako kritika bildu ditugu. Horrez gain, kultura eta kirol arloko gaiei ere eskaini diegu arreta.
Txuri-urdinek Aitor Zabaleta harmaila estreinatuko dute

2018-09-14
Bartzelonaren aurkako partidan estreinatuko du bihar Realak Anoeta itsuraberritua. Zaletu txuri-urdina hil zuteneko 20. urteurrenarekin, realzaleek kanpaina bat ere jarri dute martxan: “Aitor bizirik 20 urte”.
Biktimen arteko bereizketarik eza eta kontaketen bizikidetza aldarrikatu ditu Harold Goodek Azpeitian

2018-09-14
Biktimen eskubideak izango dira urriaren 5ean eta 6an Iruñean eta Bilbon egingo duten V. Foro Sozialaren ardatza. Euskal Herriko eta nazioarteko ordezkariek parte hartuko dute topaketan. Egunotan, topaketa horri babesa adierazten izan da Harold Good apaiz protestantea, IRA Irlandako Armada Errepublikanoaren eta ETA erakundearen armagabetzean ikuskatzaile lanetan aritutakoa. Besteak beste, Azpeitiko San Agustin kulturgunean hitzaldia eskaini du. Eta IRAren armagabetzetik jasotako esperientziarekin, gatazketako biktimen artean bereizketarik ez egitearen garrantzia nabarmendu du. Horrez gain, gatazka gainditzeko, Goodi ezinbestekoa iruditzen zaio kontaketa guztiak kabitzeko moduko memoria inklusiboa sustatzea.
LAB sindikatuak lan arautegian eta babes sozial gaietan eskuduntza guztiak bereganatzea eskatzen dio Estatus berriari

2018-09-14
LAB sindikatuak lan arautegian eta babes sozial gaietan eskuduntza guztiak bereganatzea eskatzen dio Estatus berriari. Lan eta bizi baldintza duinak eraikitzean ezinbestekotzat jotzen du sindikatuak gai horietan erabakiak hartzeko ahalmen osoa edukitzea. Lan harreman propioek eta negoziazio kolektiborako euskal marko propioa ere beharrezkoak direla adierazi dute. Autogobernu lantaldearen akordioa positibotzat jo dute baina EAJrekiko mesfidati agertu dira, adostasuna zabaltzearen bidean, akordioaren oinarri den erabakitzeko eskubidea urratuko duen beldur baita LAB.
Madril-ek Marta Igarriz eta Kepa Arronategi euskal presoak lekualdatuko ditu

2018-09-14
Logroño eta Zuerako espetxeetara lekualdatuko dituzte hurrenez hurren. Espetxe Zuzendaritzak eman zuen jakitera Etxerat elkarteak agerraldia egin zuen egun berean, Gobernua “kea saltzen” zegoela zalatzeko. Presoen senideen elkarteak, berria jasotzean, lekualdatzea ez zela nahikoa eta ez dagoela arrazoirik euskal presoak Zaballara ez ekartzeko.
 
bannerra

bannerra