Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Esako urtegirako II. martxa iragarri dute, urtegiaren segurtasun eza salatzeko

2018-10-11
Esako urtegirako II. martxa iragarri dute urriaren 28rako, urtegiaren eskuin hegalean mugimenduek jarraitzen dutela eta horrek eragiten duen segurtasun eza salatzeko. Atzokoan jakitera eman zuen Foru Gobernuak urtegiaren eskuineko mendi-hegalaren egonkortasunari buruzko azterketa lanak esleitu direla, hazteko obren ondorioz urtegiak duen segurtasun maila ebaluatzeko.
Ez dago lege oinarririk euskal preso politikoen %95 lehenengo graduan mantentzeko.

2018-10-11
Euskal preso politikoen % 95 inguru oraindik 1go graduan sailkaturik eta horietatik 27 bakartze moduluetan modu iraunkorrean dauzkatela gogorazi du Etxerat elkarteak. Uztailatik , gradu aldaketa lortzeko preso politikoen egindako eskaerei, espetxe zaintzako epaitegiak 47 ezezko ebazpen egin ditu, eta 2 kasuetan soilik bigarren graduaren igarotzea onartu. Irailetik 70 eskaera erantzunaren zain daudela azpimarratu du Etxeratek.
EAJk eta EH Bilduk erabakitzeko eskubidearen alde egin dute Bruselan

2018-10-10

Erabakitzeko eskubidearen defentsa egin dute Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak eta Maddalen Iriarte EH Bildukoak Europako Parlamentuan.

Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundeak eta Kataluniaren eta Europako Batasunaren arteko elkarrizketa sustatzearen aldeko plataformak autodeterminazio eskubideari buruzko mintegi bat antolatu dute eta bertan parte hartu dute euskal ordezkariek.

Egibarrek argudiatu du estaturik gabeko nazioek "leku bat" izan behar dutela Europan, eta horretarako erabakitze eskubidea oinarrizkoa dela esan du, baita Espainiarekin adostasunak eraikitzea ere.

Iriartek, berriz, estatus politiko berriaren oinarrien inguruko akordioa balioetsi du, eta Europako Parlamentuan erabakitze eskubidea naturalki egikaritu duten herrien adibideak ikusita, Espainiaren jarrera ulertezina dela nabarmendu du.

Independentismoa zatituta, zaildu egin da iazko urriaren 1eko mandatuari eustea

2018-10-10
Junts Per Catalunya eta ERC ez dira gai izan Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenaren ebazpenari aurre egiteko modu bateratua adosteko. ERCkoek diputatu auzipetuen boto delegatuak alde batera uztea onartu duten bitartean, JxCkoek hori beren marra gorria dela nabarmendu dute. Astearteko osoko bilkuran egindako bozketetan antzeman da independentismoaren zatiketa, besteak beste.
EGUNEKOA: politika eta gizarte albisteen bilduma

2018-10-10
EAJko Joseba Egibarrek eta EH Bilduko Maddalen Iriartek erabakitzeko eskubidearen defentsan Europako Parlamentuan egindako adierazpenak, Sare Herritarrak Espainiako Gobernuari egindako eskaerak eta Jagoba Codo larriki gaixorik dagoen presoaren lekualdatzeari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte gaietan, berriz, Espainiako Kontuen Auzitegiak Iñaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari arrazoia eman izana aipatu dugu.
Kukai dantza konpainiak 'Erritu' ikuskizunaren entseguak ireki dizkio publikoari

2018-10-10
Ikusleek aukera izan dute gertutik ikusteko zelan prestatzen den horrelako dantza ikuskizuna.
 
bannerra

bannerra