Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

GUREAN GAUR: Txema Matanzas, 18/98 auziko azken presoetako bat

2018-01-10

Abenduaren amaieran atera zen Txema Matanzas santurtziarra espetxetik, Joxean Etxeberriarekin batera 18/98 makroepaiketaren ondoren kartzelatik ateratzen ziren azken bi presoak izanik. Matanzas Gasteizen bizi da egun eta bertako Hala Bedi Irratian egindako elkarrizketa mamitsuan, presoen eskubideen aldeko lanean engaiatzerako deia egin zuen.

GUREAN GAUR: Presoen eskubideen alde, Nafarroatik ere Bilbora joango dira

2018-01-10

Sare Herritarrak larunbatean Bilbon, urtero legez, euskal presoen alde izanen den manifestazioan parte hartzeko deia egin du. “Prest gaude” lelopean, bakerako eta konponbiderako bidean mobilizazio handia izanen da. Nafarroan dagoeneko bide horretarako urratsak eman ziren pasa den abenduaren 30ean Iruñerria zeharkatu zuen manifestazioarekin.

GUREAN GAUR: Estatuak itzuli beharreko diruaren inguruko eztabaida egingo du laukoak Nafarroan

2018-01-10

Lauko alderdiek eta Nafarroako Gobernuak aste honetan lan batzordea sortuko dute estatuak itzuli behar dituen 215 milioi euroen inbertsioaz eztabaidatzeko. Izan ere, ia hiru urteko atzerapenarekin baina Hitzarmen ekonomikoaren akordioa erdietsi zuten bi Gobernuek abenduaren bukaeran.  2015etik 2019ra bitarteko ekarpenaren kalkuluaren hitzarmen berriaren arabera, Nafarroak ordaindu beharreko kopurua jaitsi eginen da.

Gasteizek lotuko ditu 'Euskal Y'-a eta Nafarroako AHTren bidea

2018-01-09

'Euskal Y'-a eta Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako bidea Gasteiztik lotuko dituzte. Hori, "alternatiba ekonomikoagoa omen da, ez duelako mendilerrorik zeharkatzen, eta 5 kilometroko tunela besterik ez duelako, Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroaren esanetan. Iruñean eta Gasteizen izan da de la Serna. Iruñean, Manu Aierdi Nafarroako Garapen Ekonomikoko lehendakariordearekin eta Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburuarekin egin du bilkura. Bitartean, elkarretaratzea egin dute kanpoaldean, AHTa inposaketa dela salatu eta tren sozialagoa aldarrikatzeko.

GUREAN GAUR: Abiatu da "De Miguel" auziko epaiketa

2018-01-09

26 auzipetu, gehienak EAJko kide ohiak, tartean, auziari izena ematen dion Alfredo de Miguel, Arabako Tokiko Administrazioetarako diputatu ohia. 11 delitu leporatu dizkiete auzipetuei: besteak beste, prebarikazioa, eroskeria, dirua zuritzea, funts publikoak bidegabe erabiltzea, lehiaketa publikoetan prezioak eraldatzea eta agiri publikoak faltsutzea. 15,5 milioi eurotara iristen dira ikertzen ari diren operazioak.

GUREAN GAUR: Elurtearen ondoren, oposizioaren kritikei irmo erantzun die Maria Solanak

2018-01-09

Nafarroako errepide sare nagusiko bide guztiak zabalik bazeuden ere, Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak aurre egin nahi izan die gaur UPN eta PSNk egindako kritikei asteburuan izandako elurtearen harira. Oposizioak, zehazki, urreko egunetan ezarritako abisu gorriaren aurrean, aurreikuspen falta leporatu dio Gobernuari; Solanak erantzun die Gobernuak eskura zituen nerri guztiak modu koordinatuan hartu zituela. Altsasuko herriak erakutsitako lan erabakigarria ere txalotu dute alderdi guztiek goizean.

 
bannerra

bannerra