Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Indarkeria matxistari erantzunak landuko dituzten jardunaldiak antolatu ditu EH Bilduk

2018-06-13

Indarkeria matxista lehenengo mailako arazoa dela euskal jendartearen artean adierazi EH Bilduk eta, hortaz, lehenengo mailako trataera politikoa eman behar zaiola. Hori dela eta, , ‘Bizitza libreak eraikiz’ izeneko nazioarteko jardunaldiak antolatu dituzte, indarkeria matxistei erantzunak lantzeko helburuarekin.

 

ELA eta LABek euskararen lege berri baterako proposamena aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan

2018-06-13

ELA eta LAB sindikatuek euskararen lege berri baterako proposamena aurkeztu dute gaurkoan Nafarroako Parlamentuan. Egun indarrean dagoen legeak ezartzen duen zonifikazioa gaitzetsi dute, herritarrak diskriminatzeagatik, eta lege berriak nafar guztien eskubide berdintasuna bermatzeko beharra nabarmendu dute.

 

Arteari dagokion balioa aitortzeko eskatu du Mireia Gabilondok, Max sarietan

2018-06-19

Hernaniko taldea ez da euskal saritu bakarrra izan. Borja Ortiz de Gondrak jaso baitu antzerkigile onenaren saria, Los Gondra lanarengatik. Madrilgo Valle Inclan antzokian ikusi ahal izan da lana azken hilabete honetan. Ertza taldearen Meeting Point lanarentzat izan da, berriz, kale ikuskizun onenaren saria. Asier Zabaletak zuzentzen duen lan horrek bi gazte brasildarren historia kontatzen du, zeinak haur zirela heldu ziren Euskal Herrira, eta han ezagutu zuten Ertza konpainia.

Aldarrikapenen gaua ere izan da sari banaketakoa. Emakumezko aktore eta zuzendarien lana nabarmentzeaz gain, arteari "duen garrantzia" emateko ere eskatu baitio Gabilondok Espainiako Kultura ministro berriari, eta ahalegina egin dezala antzerkia ikusarazteko.

Baskonia, berdinketaren bila

2018-06-19

Norgehiagoka erabakigarria Gasteizen. Baskoniak garaipena lortu behar du kanporaketa berdindu eta finaleko bosgarren partida behartzeko. Pedro Martinezen jokalariak ahalegin handia egin beharko dute Real Madril gainditzeko baina zaletuak itxaropentsu azaldu dira. Pablo Lasoren taldeak, Luca Doncic buru duela, titulua gaur bertan eskuratu nahi du.

World's 50 Best Restaurants sariak Bilbora iritsi dira

2018-06-19

Gastronomiaren "Oscar" sariak deiturikoak Bilbon banatuko dira bere aurtengo edizioan. Aurrekoetan London, New York eta Melbourne hirietan ospatu ostean, oraingoan Bilbon erabakiko da zeintzuk diren munduko 50 jatetxerik onenak.

Murguia Yeick eta Oruntz, artzai-txakurrik onenak Arrietan

2018-06-19
Artzai-txakurrak izan ziren protagonista larunbat eta igandean Arrietan. Bertan ospatu zen Udalak antolatutako artzai-txakurren txapelketaren hirugarren edizioa. Aurtengo froga, gainera, Espainiako txapelketarako puntuagarria izan da eta antolatzaileek adierazi dutenez, Europa mailara begira jarri dira dagoeneko. Oscar Murguia zen faborito eta ondo erantzun du arabarrak, izan ere, larunbatean lehengo bi postuak lortu zituen bi txakur ezberdinekin eta podium-a bera bakarrik bete zuen igandean hiru txakurrekin. Aurreneko biak, Murguia Yeick eta Oruntz izenekoak.
 
bannerra

bannerra