Skip to main content
bannerra

Atik Zra

Atik Zra | Etxebizitza politika hizpide

2013-11-24

Etxebizitza oinarrizko beharra eta eskubide soziala da. Herrialde gehienetako legedietan herritar orori etxebizitza eskubidea edo etxebizitzarako eskubidea aitortzen zaio. Horiek horrela, EAEn etxerik gabeko 2.300 pertsona daude. Hegoaldean dauden etxeetatik % 8,3 etxe hutsak dira. Etxebizitza politika zuzebak eman dira? Solaskideak: Jon Andoni del Amo (EHUko soziologoa) eta Gorka Garaio (Berriotxo elkarteko kidea).

Atik Zra | Klima aldaketa

2013-11-16

Klima aldaketa eskainiko diogu arreta. Filipinetan Hiyan tifoiak eragindako hondamendiak, Poloniako Varsovia hirian Nazio Batuen Erakundeko klima aldaketaren inguruko goi bilera baldintzatu du. Helburu argia adierazi dute, 2015erako kutsadura emisioa jaisteko herrialdeen konpromisoa. 192 herrialdeetako milaka ordezkarik eta ehunka gobernuz kanpoko erakundeek parte hartu dute Poloniako goi bileran. Horri begira jarri gara programan. Solaskideak: Paul Nicholson (EHNE), Ibon Galarraga (BC3 Basque Center For Climate Change) eta Iñigo Azua (EHUko Mikrobio Itsastarrak taldea).

Atik Zra | Abortuaren lege erreforma

2013-10-10

A hizkia aukeratu eta abortuaren lege erreformaren inguruan aritu gara. Espainiako Gobernuek aldaketa partziala egingo dio 2010etik indarrean dagoen  abortuaren legeari. Oraindik ere aldaketak noiz egingo diren ez badago argi PPk 1985eko legea berreskuratzeko asmoa du. Solasaldian, ondoko gonbidatua izan ditugu: Izaskun Guarrotxena (Bilgune Feminista), Joana Etxano (Mugarik Gabe) eta Maite Asensio (Berria egunkariko kazetaria). Bestalde, ProVida Bizkaia elkartearen eta Bea Ilardia abokatuaren iritzia jaso dugu.

Atik Zra | Pentsioen erreforma

2013-09-30

Pentsioen iraunkortasuna bermatzeko xedearekin, Espainiako Gobernuak erreforma berri bat iragarri du. Aipatu erreformak pentsioak urtero zehazteko irizpide berria izango du. Aurrerantzean, kotizatzaile eta pentsiodun kopuruaren erlazioan oinarrituriko indizea ezarriko da urtero, eta horren araberakoa izango da ordainsarien igoera. Haatik, bi muga ezarri dizkio PPren gobernuak indize horri. Gutxienez, %0,25 igoko dira pentsioak, eta gehienez, inflazio-tasa baino %0,25 gehiago. Solaskideak: Janire Landaluze ELA sindikatuko ordezkaria, Lurdes Rodriguez jubilatua eta Xabier Isasa (Pentsionistak Martxan) .

Atik Zra | Zaintza Partekatua

2013-05-09

Zaintza Partekatuaz aritu gara. Bikote bat banatzen denean, asko dira hartu beharreko erabakiak. Are gehiago, seme-alabak badituzte. Lehen erabakietako bat haurren zaintzari dagokio, bideak guraso bakarreko zaintza edo zaintza partekatua dira. Horri buruz hitz egiteko, ondoko solaskideak izan ditugu mahai inguruan: Inmaculada Ansotegi (abokatua), Sagrario Iarnoz (psikologoa) eta Txema Ezenarro (La Terraza elkartea).

Atik Zra | Letra zopa

2014-06-27

Letra zopa egiteko unea iritsi da. Irailean abiaturiko denboraldia errepasatzeko garaia. Azken hilabeteetan jorratutako gaiak berreskuratu ditugu zopa eder bat osatzeko. Hala nola, LOMCE legearen afera, euskarazko komunikabideen egoera, energia nuklearraren eztabaida eta hondakinen kudeaketa.

 
bannerra

bannerra