Skip to main content
bannerra

Ertzak

Nondik datorkigu langile borroka?

2017-01-26

Langile borroka desegin al da? Saio honetan, langile kontzientzia eta nortasuna nondik datozen eta orduko elkartasuna berreskuratzea posible ote den erantzuten saiatu gara. Nerea Perez historialaria eta Eli Zugaza Euskalduna ontziolako borrokan parte hartu zuen emakumea izan ditugu gonbidatuak.

Ertzak | Genero indarkeria zahartzaroan

2017-01-18

Genero indarkeriaz mintzo garenean, gehienetan sexu erasoak etortzen zaizkigu burura; gorputzak, gazte gorputzak. Baina genero indarkeriak ez dauka adinik. Zahartzaroan emakumeak jasaten dituzten erasoez jardun dugu Ertzak saioan Lurdes Rodrigez (GITE-IPES), Amaia Herrero (Berdintasun teknikaria) eta Txus Andresekin (pentsionistak martxan).

Ertzak | "Cyberbullying" fenomenoa

2016-12-27

Geroz eta bullying kasu gehiago daude. Arreta berezia jarri nahi izan diogu "cyberbullying" deitzen zaionari. Nola detektatu eta saihestu daiteke? Hiru aditurengana jo dugu gaian sakontzeko: Julen Linazasoro, Ageda Laraudogoitia (Kiva programa) eta Aritz Anasagasti (Emotional Network).

Ertzak | Bakea: egia oso baten bila

2016-12-14

Egia, justizia, erreparazioa, etengabe entzuten ditugun hitzak; baina oraindik lehen fasean gaude? Genero ikuspuntutik nolako memoria egin dugu? Eta bake bidean zein ispilu eduki ditu Euskal Herriak? Horri buruz aritu gara, Amaia Alvarez (kazetaria), Iñaki Egaña (historialaria) eta Julia Mongerekin (Intxorta 1937).

Ertzak | Komunikabideak: komunitateen eraikitzaile?

2016-12-07

Euskal komunikabideak euskararen normalizaziorako gakoa izan dira; zama handiegia akaso? Sektorearen prekarizazioa bizi dugula diote askok, gero eta kazetari gehiagok uzten dute lanbidea; nolako eragina du horrek transmisioan? Leire Palacios, Jexux Mari Zalakain, Samara Velte eta Maialen Huarte.

Ertzak | Euskaldun nahi zaitut

2016-12-03

Euskaraz ez dakien norbaitekin gaztelerara salto ez egitea errespetu falta al da? Nola erakarri oraindik euskaldundu ez diren horiek? Galdera horien inguruan eta euskararen egungo egoeraz aritu gara Lorea Agirre (Jakin) eta Estitxu Eizagirrerekin (Argia).

 
bannerra

bannerra