Skip to main content

Ertzak

Ertzak | Politikariak herritarrengandik urrun edo hurbil?

2014-09-18

Zein da alderdi politiko baten eguneroko lana? Zertarako erabiltzen dituzte euren indarrak, buruzagien eta militanteen ahalmenak? Bakoitzak bere antolamendua eta bere ideologia izanik Euskal Herrian politikak bizi duen egoerari argazkia ateratzeko asmoz lau ertz hautatu ditugu. Bi politikari. Lander Martinez (Podemos – Ahal Dugu) eta Iñigo Iturrate (EAJ). Eta bi aditu. Onintza Belategi HUHEZIko irakaslea eta ikerlaria eta Juanra Barrenetxea EHUko irakaslea eta soziologoa.

Euskal zinemaren loraldi berri baten aurrean gaude?

2014-09-11

Horrela al da? Euskal Herriko zein euskarazko zinemaren ekoizpena ez da ikaragarria izan azken urteetan. Baina film berriak egin eta aurkeztu dira. Horietako askok kritika ona jaso dute. "Loreak" eta "Lasa eta Zabala" izango dira estreinatzen hurrengoak. Loraldia bizi du?

Ertzak | Euskal zinema eta lau ikuspuntu

2014-09-11

Lehen atalean, Donostiako Zinemaldiari begira jarriko gara. Aurten, sei film luze aurkeztuko ditu Zinemira sailak. Euskarazko zinemaren historiak bide luzea egina du, baina loraldi berri baten aurrean gaudela esan daiteke? Azken urteetan urteko bi edo hiru film ekoitzi dira. Gogoan ditugu, “Bi Anai”, “80 Egun”, “Aupa Etxebeste!”, “Kutxidazu Bidea Ixabel”, “Sukalde Kontuak”, ... Edizio berrian iritsiko dira “Lasa eta Zabala” eta “Loreak” filmak. Euskal Herriko zein euskarazko zinemari argazkia ateratzeko lau aditurekin hitz egin dugu. Lau ertz. Joxe Portela Ibaia ekoizleen elkarteko lehendakaria, Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendaritza taldeko kidea, Ines Intxausti Zinebiko idazkari nagusia eta Patxo Telleria aktorea eta zinema zuzendaria.

 
bannerra

bannerra