Skip to main content

Ertzak

Ertzak | Prekarietatean lan eta bizi?

2016-04-26

Langileen Nazioarteko Egunaren atarian, prekarietatea bizi duten sektore ezberdinen errealitatea ezagutu nahi izan dugu. Prekarietateak emakume aurpegia al du? Emakume eta etorkin aurpegia? Zer da ba prekarioa izatea ala ez izatea? Zaintzaren prekarietatea aintzat hartzen al da? Galdera hauei erantzuteko bidelagun izan ditugu Isabel Otxoa EHUko Lan Harremanetarako irakaslea eta Bizkako Etxeko langileen elkarteko ordezkaria, Maria Solaetxe Telemarketineko langilea eta Joseba Zalakain SiiS Ikerketa Zentroko zuzendaria.

Ertzak | Prekarietatetik pobreziara?

2016-04-12

Pobrezia eta gizarte-bazterketa izan ditugu hizpide, beste gai askoren artean. Enpleguak nolabaiteko aberastasuna eta gizarte integrazioa bermatu ditu behintzat orain arte baina hori ere aldatu egin du krisiak. Zein da egoera? Irauli daiteke? Erantzunak, Caritaseko AnaSofi Telletxeak eta Gorka Moreno soziologo eta Ikuspegiko zuzendariak eskaini dizkigute.

Ertzak | Merkataritza txikia: herriaren plaza

2016-03-22

Merkataritza txikiaz aritu gara Imanol Esnaola Gaindegiako kidearekin. Nolakoa da merkataritza txikiaren argazkia Euskal Herrian? Zein da bizi duen egoera? Erantzunak erradiografia bat eginez jaso ditugu.

Ertzak | Hezkuntza: eskubide unibertsala?

2016-03-15

Martxoaren 17ko ikasle mobilizazio egunaren harira, hezkuntzaren erradiografia egiten saiatu gara. Ikasle gazteekin izan gara euren protesten inguruan sakontzeko: erreformak, pribatizazioa, unibertsitatera sartzeko traba ekonomikoak, prezio altuak, euskaraz ikasketa guztiak burutzeko arazoak, Nafarroako egoera, Ipar Euskal Herriko ikasleen trabak EHUn ikasteko, ikasketa batzuei ematen zaien balioa eta beste batzuek duten balio baxua... Horri buruz eta beste aritu gara.

Ertzak | Patriarkatua: zapalkuntzez jositako sarea

2016-03-08

Non kokatu ditu patriarkatuak emakumeak? Zer da emakume izatea? non kokatzen ditu patriarkatuak ohiko eskematatik at geratzen diren gorputz eta subjektu guztiak? Noiz gara zapaltzaile eta noiz zapaldu? Galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatu gara Idurre Eskisabel (kazetaria), Mari Luz Esteban (antropologoa) eta June Fernandezekin (Pikara Magazine).

Ertzak | Non bukatzen da burla bullyingari paso emateko?

2016-02-23

Bullyingaren ezaugarriak definitzen saiatu gara. Noiz da burla, printzipioz arriskurik gabekoa eta noiz da benetako eraso? Identifikatzen al dira bullying mota ezberdinak? Modu berean tratatu behar da eraso homofobo bat eta bestelako arrazoiak medio gertatzen den bullyinga? Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin eta Gehituko Xabier Lozano eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egin dugu.

 
bannerra

bannerra