Skip to main content
bannerra

Ertzak

Ertzak | Etxebizitzekin negozioa egitetik elikadura produktu finantzarioa izatera

2016-02-16

Baserritarrek mundu mailan bizi duten egoera aztertu dugu. Elikadura negozio bilakatu da inoiz baino gehiago, eta horrek zuzenean kolpatu ditu mundu mailako nekazari guztiak. Hazi transgenikoak, eredu agroindustrialaren aldeko diru-laguntzak... badago bestelako nekazaritza eredua eta hori da eragileek defendatzen dutena. Esti Redondo (Via Campesina) eta Paul Nicholsonekin (EHNE Bizkaia) ertzak aztertu ditugu.

Ertzak | Kalamua: osasunaren gaineko kezka ala interes ekonomiko eta politikoak?

2016-02-09

Pannagh kalamuaren kontsumitzaile elkartearen egoera aztertu dugu. Izan ere, osasun publikoaren kontra egiteagatik hainbat kide zigortu dituzte. 2011.urtean hasi zen auzia, baina gaur arte luzatu da. Epailearen irakurketa politikoa dela salatu dute kideek, eta kalamuaren gaineko pertzepzio soziala aldatzen joan dela nabarmendu. Martin Barriuso Pannagh elkarteko presidentearekin eta Aitor Brion abokatuarekin hitz egin dugu.

Ertzak | Gazteak botere-harremanen, edertasun kanonen edo zeloen aurrean

2016-02-02

Nola bizi dute gazteek feminismoa? Oraingoan, gazteei eman diegu ahotsa, botere-harremanak, jeloskortasuna, kontrola edo edertasun kanon zorrotzen zama nola kudeatzen duten ezagutzeko. Hernaniko Institutuko Liletak taldearekin batu gara eta erantzun guztiak bildu ditugu.

Ertzak | Kooperatibismoa borroka berrien aurrean

2016-01-26

Kooperatibismoaren lorpen, indargune eta ahulguneak aztertu ditugu Ertzak programan. Orain arte behar besteko aitortza izan ez duten borroken aurrean (ekologia, feminismoa), kooperatibismoak jakin ahal du egokitzen eta diskurtso berriak eraikitzen? Zeintzuk izan dira kooperatibismoaren lorpen handienak eta ahulguneak? Erantzunen bila, hiru pertsonekin hitz egin dugu: Liher Gonzalez (Koop57), Aitzol Loiola (Lanki) eta Naroa Elortza (Mondragon taldean ibilitakoa).

Ertzak | Zerk batzen ditu EH, Katalunia, 15M eta Syriza?

2016-01-21

Zer nolako lotura dute Euskal Herria, Katalunia eta Eskoziako mugimendu independentistek Greziako Syriza eta 15M mugimenduarekin? Oinarrian komuna den zerbait dute guztiek? Euskal Herrian masa kritikoa egonda ere, independentziaren aldeko mugimenduek behar duten transbertsalitatea dute edo alderdiekiko menpekotasuna altuegia da? Galdera potolo horiei erantzuna ematen saiatu gara Jule Goikoetxea, Jon Azkune eta Koldo Bilbaorekin.

Ertzak | Kartzela: zigorra espetxe barruan bukatzen al da?

2016-01-12

Galdera bati erantzuna ematen saiatu gara: kartzela eta gero zer, noraino luzatzen da zigorra? Behin kanpoan zaudenean, kartzelaren eragina nolakoa da? Horri buruz aritu gara Alfontso Castro, Fernando Arburua eta Maritxu Uzkudun preso ohiekin, eta Oihana Barrios psikologoarekin.

 
bannerra

bannerra