Skip to main content
bannerra

Ertzak

Ertzak | Jostailuak: rol eraikuntzarekin jolasean

2015-12-22

Jostailuek jendartearen gainean dugun pertzepzioa eraikitzen laguntzen dute. Baina zein da jolas eta jostailu jakin batzuek eraikitzen duten iruditeria? Jostailu sexistak, genero banaketa eta alternatibak izan ditugu hizpide hiru aditurekin: Iñaki larrea (Psikopedagogia doktorea), Itsaso Pagoaga (Olgeta aholkularitza) eta Izaskun Guarrotxena (Urtxintxa eskola).

Ertzak | Zer dugu jokoan Espainiako Hauteskundeetan?

2015-12-15

Galdera orokor batetik abiatu gara: zer dago jokoan euskal herritarrentzat Espainiako Hauteskunde Orokorretan? Azken legegintzaldiko gai nagusiak mahai gainean jarri dituzte Onintza Enbeita (EH Bilduko Bizkaiko hautagaia), Aitor Esteban (EAJko Bizkaiko hautagaia) eta Nagua Alba (Podemos-eko Gipuzkoako hautagaia) politikariek. Azken lau urteen errepasoa egin dugu hiruekin. Alderdi hauek dira saioan parte hartzea onartu dutenak.

Ertzak | Klima aldaketa, porrot ekonomikoaren eragile edo ondorio?

2015-12-01

Klima aldaketa sakonean aztertu dugu. Parisen klima aldaketaren goi-bilkura egiten ari dira, eta bertan daude munduko politikari garrantzitsuenak. Gaia ikuspegi ekonomikotik landu dugu. Izan ere, galdera batek kezkatzen gaitu: klima aldaketak porrot ekonomikora eramango gaitu edo gure eredu ekonomikoaren hutsegiteen ondorio zuzena da?

Ertzak | Sahara: gatazka politikoaren erdian

2015-11-24

40 urte bete dira aurten Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuela. Tinko mantentzen dira Saharako herritarrak, baino gatazka politikoren erdian sakabanatuta daude. Nola baldintzatzen du horrek beraien borroka? Nola bizi dugu hori Euskal Herritik? Galdera horiek eta beste hainbeste erantzun dizkigute Garazi Hach Embarek, Jon Iñarritu, Jone Berriozabal eta Juan Karlos Izagirrek.

Ertzak | Energiaren inguruko zalantzak

2015-11-17

Energiaren inguruko zalantzak argitzen saiatu gara. Batez ere, fracking-aren afera zertan den jakin nahi izan dugu. Aitor Urresti Goiener-eko kidea eta Leire Urkidi EHUko ikerlariarekin hitz egin dugu.

Ertzak | Euskaraz badakigu, zergatik ez gara bizi euskaraz?

2015-11-10

Galdera bati erantzuten saiatu gara. Zergatik ez gara bizi euskara hutsez euskaraz hitz egiten jakinda? Lutxo Egia idazlea, Oihana Bartra bertsolaria eta Fermin Etxegoien kazetariaren hausnarketak jaso ditugu.

 
bannerra

bannerra