Skip to main content
bannerra

Dokuteka

"Bertoko, hauspoz hauspo 20 urte": Zamudioko folklore doinuak

2016-05-20

Bertoko, Zamudioko euskal musika tresnak jotzen irakasten duen elkartearen 20 urtetako ibilbidea deskribatzen duen dokumentala da “Bertoko Hauspoz hauspo 20 urte”. Filmaz gehiago jakiteko Aritz Petralanda dokumentalaren egilearekin eta Oihana Astobieta Bertoko taldeko kidearekin hitz egin dugu.

Dokumentala ikusi: http://www.youtube.com/watch?v=pCcil1GDg-I

"36ko gerra Ormaiztegin": galtzaileak, baino ez zanpatuak

2016-05-13

Ormaiztegiko biztanleek 36ko gerra eta ondorengo errepresioa nola bizi izan zuten jakin dugu Elixabete Garmendia kazetariaren eskutik. Bera da "36ko gerra Ormaiztegin" dokumentalaren zuzendaria.

"Gasteizko ahotsak": euskararen susperraldia Arabako hiriburuan

2016-05-06

13 gasteiztarren lekukotzak jasotzen dituen dokumentala da "Gasteizko euskararen ahotsak".  Bertako partaide batzuk gasteiztarrak jaiotzez, beste zenbait bihotzez. Euskarak zer sentipen sortzen dien, euskara nola bizi duten, eta euskaraz nola bizi diren azaltzen dute ikus entzunezko honetan. Proiektu honetaz gehiago jakiteko Idoia Etxebarria eta Iker Ugalderekin hitz egin dugu.

Dokumentala: http://youtu.be/mT0TJXXa5VM

 

"Energia trantsizioak, piztu aldaketa!": eredu energetiko berriaren bila

2016-04-15

Egungo energia eredua ekologikoki jasangaitza eta sozialki bidegabea da (klima aldaketa, erauzketen kalteak, energia pobrezia, korporazioen boterea, mundu-mailako desorekak, etab.). Baina badira munduan zehar honen aurka borrokatzen eta alternatibak martxan jartzen ari diren pertsonak eta taldeak. Horien erakusgarri da "Energia trantsizioak, piztu aldaketa!" dokumentala. Izaro Basurko Ekologistak Martxan taldeko kidearekin hitz egin dugu.

Ikusi dokumentala: http://vimeo.com/147086272

"Aulki hutsak": dolua nola bizi

2016-04-08

Heriotza tabua da, hitzari berari bizkarra ematen diogu sarri, baina hurbil daukagu, gutxien espero dugunean zelatan. Heriotza bizitzaren beste aldea da eta onartu beharra dagoela ondo dakite maite dituztenen heriotza bizi izan duten askok. Heriotza eta dolua ditu oinarri "Aulki hutsak" dokumentalak. Iñaki Peña mediku eta zuzendariarekin hitz egin dugu.

''San Sebastian de Hernani'': izena eta izana

2016-03-18

Hernani hitza dokumentatu zenetik 1000 urte igaro dira. Baina zer zen garai horretako Hernani? Gaur egungo Hernanirekin zer nolako lotura du? Hori argitu eta dokumentatzeko osatu zuten "San Sebastian de Hernani" dokumentala. Horri buruz hitz egin dugu Beñi Agirre egilearekin.

 
bannerra

bannerra