Skip to main content

Artekale

Zenbat da, eta nora jo behar du euskal kulturak?

2018-05-24

200.000 laguneko kontsumitzaile eta erabiltzaile multzo bat du euskal kulturak; euskaldunak 750.000 inguru izanik, lautik batek kontsumitzen du euskal kultura. Hala islatu du Siadeco etxeak Elkar argitaletxearentzat oraintsu egindako ikerketa mardulak.

Datu horiek nola irakurri hausnartu dute aste honetan Martin Ugalde kultur parkean, Jakinek antolatutako mahai inguruan: Gorka Arrese Susa argitaletxeko editore ohia, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura zuzendaria, Olatz Osa Elkar argitaletxeko arduraduna eta Arantxa Iturbe Euskadi Irratiko kultur esatari eta idazlea aritu dura, Zenbat gara? Nondik jo? jardunaldian, Iñigo Astiz Berria egunkariko kazetariaren gidaritzapean.

Iturberen ustez, «gauzak gaizki ikusten dira merkatuaren parametroei erreparatuz gero», baina, gainerakoan,«errealitate ikaragarri ederra» sumatzen da. Gure txikitasunean harro egoteko gehigarria dugula iruditzen zaio.

Arresek «oso gaizki» ikusten ditu kontuak. Azken hamabost urteotan «inoizko kultur produkziorik ederrena» izan dela uste du, baina sorkuntzarena eta kontsumoarena ez dira parean doazen errealitateak, haren hitzetan.

Osak ez luke «merkatua vs sorkuntza» planteamendua egingo. Merkatu sendoa eta zabala behar dugula uste du, ekosistemako gainerako eragileek ere, tartean sortzaileek, baldintza hobeetan lan egiteko.

Muñozek ere ez lituzke kontrajarriko sortzailearen esperientzia eta zenbakien azterketa. Haren ustetan, kontsumo eta bizimodu ohitura aldaketa handiak izan dira azken urteetan, eta horietara egokitzen jakin behar da.

Ikastolen festak eta askoz ere gehiago

2018-05-17

Artekale: Ikastolen  festak eta askoz ere gehiago

"Zapran gagoz", ekainaren 3an Lekeition egitekoa den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aukeztu dute

2018-05-15

Ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaiak badu bere bideoklipa. "Zapran gagoz" lemapean, Xabier Amurizek osatu du letra eta Unai Egiak eta Iñigito Txapelpunk-ek sortu dute musika.

Artekale | Gutun zuria eta beste

2018-04-27

Bilboko letren jaialdiak eta beste hainbat kultur kontuk gurutzatu dute Artekale.

Koldo Mitxelena Kultur Gunearen eraberritze sakona

2018-04-19

2040 urtea mugarritzat hartuta, Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Gunea berrituko dute. Horrekin batera, Artekale saioan, Azkue Sarien banaketa, Jokoteknia, Maria Carro-ren artelanak, "Iruña molde femeninoan" argazki lehiaketa, "XIX. mendeko Euskal Herrira bidaia" erakusketa eta Negu Gorriak taldearen "Borreoak baditu milaka aurpegi" diskoaren 25. urteurrena hizpide izango ditugu.

 
bannerra

bannerra