Skip to main content

Artekale

ArteKale 35.saioa | Kultur albisteak, agenda eta zinema estreinaldiak

2017-09-22

Martxan da Artekale saioaren denboraldi berria. Lehenengo atalean "Zinemakumeak Gara!" zinema erakustaldiko antolatzaileekin izan gara. Adierazi dutenez, beldurra eta fantasia izango dira 22.edizioaren gai nagusiak, orain arte ia landu ez dituzten generoak jorratzeko asmoz. 

Horrez gain, euskal komikigintzari buruzko erakustaldian izan gara, baita Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdian eta Zinema txikien Nazioarteko 8.kongresuan, besteak beste. 

Amaitzeko, asteburuko agenda kulturala eta zinema estreinaldiak bildu ditugu, gozatu!

ArteKale | Mursegoren '%100 Oion' eta Tanger Dream argazki liburua

2017-06-27

Egunak joan eta egunak etorri, ikasturte amaieran gaude jada, eta ArteKaleren denboraldiari agur esateko momentua heldu da. Saio honetan ere, kultur proiektu interesgarrien bozgorailu izan nahi dugu. Arabatik etorrita, Oiongo herritarrek eta Mursego musikariak "%100 Oion" lana sortu dute, etorkinen inguruko estereotipoen aurka. Gainera, Txelu Angoitia argazkilariarekin iere izan gara, Tanger Dream liburuari buruz solasean. Beste hainbat gai eta asteburuko agenda gaurko ArteKale saioan. On egin!

Tanger, errealitatea eta ametsa nahasten diren hiria

2017-06-27
Marokoko Tanger hirian bizitako esperientzia intentsoak ekarri dizkigu Txelu Angoitia argazkilariak ArteKalera. "Tanger Dream" argazki liburua argitaratu berri du, bertan ateratako irudi eta bizipenak bilduz.
 
Elkarbizitzaren aldeko musika

2017-06-27

Arabako Oion herriko kultura arteko elkarbizitza hobetzeko proiektuaren emaitza da "%100 Oion" diskoa. Maite Arroitajauregi Mursego eta Idoia Zabaleta proiektuaren bitartekaria gurean izan ditugu, ekimen polit honen ingurukoak kontatzen.

Koldo Mitxelena birkokatuz

2017-06-27

Hogei urte igaro dira Donostiako Koldo Mitxelena sortu zenetik, eta hasierako funtzioak aldatuz joan direnez, espazioa birkokatzeko ordua dela uste du Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak. 

Zumetatarren txoko "ezkutua"

2017-06-27

Uxoa Zumetak, Jose Luis Zumeta aitak eta berak Usurbilen duten estudioko ateak ireki dizkigu. Euren lantokia, sormen prozesua eta lan bukatuak ikusi ahal izan ditugu bertan.

 
bannerra

bannerra