Skip to main content

Artekale

ArteKale | Begiradak komikietan, Klasikoen irakurketa jarraitua eta agenda

2017-06-12

Gaurko ArteKale saioan jada tradizio bilakatzen ari den ekitaldi bat ekarriko dugu gogora. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen irakurketa jarraituaz aritu gara Pedro Alberdi antolatzailearekin eta Itxaro Borda idazlearekin. Gainera, komikietan emakumeak irudikatzeko erak eta emakumeek egindako lanak ezagutuko ditugu Josune Muñozen eskutik. Skolastika elkarteko kideak erakusketa bat atondu du Donostiako Komikigunean. Eta, zelan ez, asteburuko kultur proposamenak ere badakartzagu. On egin!

Asteburuko kultur proposamenak (2017-06-08)

2017-06-12

Betiko legez, asteburuko kultur agenda bete-beterik dator. Guk, hori arakatu eta proposamen interesgarri batzuk aukeratu ditugu zuentzat: zinema estreinaldiak, Euskal Herriko eskola arteko bertso finala, Igorreko jaiak, Femmes ikuskizuna...

Begiradak komikietan, emakumeen komikiak eta komiki feministak

2017-06-12

Emakumeen komikiak eta komiki feministak. Horien gaineko begiradak jasotzen dituen erakusketa baten inguruan hitz egin digu Josune Muñoz Skolastika elkarteko kideak. Donostiako Komikigunean erakusketa du ikusgai ekainaren 16ra arte.

Etenik gabeko irakurketa, hamargarrenez

2017-06-12

Edizio borobila du aurtengoa Klasikoen irakurketa jarraituak. Izan ere, hamargarrenez antolatu du ekitaldia Bilbo Zaharra euskaltegiak. Arriaga antzokian Itxaro Bordaren "%100 basque" eleberria irakurriko dute 400 lagun inguruk pasarteka eta etenik gabe. Idazlea eta Pedro Alberdi antolatzailea gure saiora ekarri ditugu.

Paperzaleak eta ironiazaleak dira Txakur Gorriako kideak

2017-06-05

Malen Amenabarrek, Mariñe Arbeok eta Nerea Ibarzabalek osatzen dute Txakur Gorria. Autorsorkuntza, autoedizioa eta autoekoizpenerako sortu ziren eta orain arte liburu-objektu ondu dituzte.

"Margolaria" du izena Mikel Urdangarinen disko berriak

2017-06-05

Hogei urte dira Mikel Urdangarinek lehen diskoa atera zuenetik. "Margolaria" lanarekin dator orain, askatasuna ardatz duten hamar kanta esku artean dituela. Imanolen "Mendian gora" abestiaren bertsioa ere egin du musikari zornotzarrak.

 
bannerra

bannerra