Skip to main content
bannerra

Artekale

ArteKale | PiLT, 'Hozkailua' antzezlana eta Javier Valverderen erakusketa

2017-05-19

Musika, antzerkia eta pintura. Gaurko ArteKale saioan landuko ditugun gaiak dira horiek, besteak beste. PiLT musika talde mitikoaren itzulera biraz hitz egin digu Rafa Ruedak. Gainera, Artedrama eta Huts Teatroaren proposamen berria ezagutuko dugu. 'Hozkailua' du izena eta Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktoreak ditu protagonista. Javier Valverde artistaren erakusketa ere bisitatu dugu Iruñeko Ziudadelan. Horrez gain, betiko legez, asteburuko agenda. On egin!

Poltsiko antzerkia, guztiontzako eskuragarri

2017-02-02

Poltsiko antzerki jaialdiaren 26. edizioa aurkeztu dute aste honetan Donostian. Otsailaren 19ra arte izaera kritikoa eta apurtzailea duten 32 antzezlanez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.

Asteburuko kultur proposamenak (2017-05-11)

2017-05-12
Oraindik ez dakizula zer egin asteburuan? Eman begiratua gure agendari eta aukeratu zure plan gustokoena! Zinema estreinaldi eta kultur hitzordu interesgarriak aukeratu ditugu zuentzat. Herri Urrats, Miss Karaoke eta Komunak antzezlanak, Oreka TXren ikuskizuna, Mikel Urdangarin...
 
Harrapazank lehiaketaren finalean egon ginen!

2017-05-12

Hiru hilabete entsegu eta kastingetan eman ondoren, iragan asteburuan ospatu zen Harrapazank talentu lehiaketaren finala. Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ekimenean dantza, antzerkia zein musikaz gozatu ahal izan zen. Junior eta senior kategoriak egon ziren eta partaide guztiek maila itzela erakutsi zuten.

Gogorrago ala leunago, denok zipriztindu gaitu krisiak

2017-05-12

Krisi ekonomikoari errepasoa egin dio Miren Garate kazetariaren kronika-liburuak. Krisiaren alde humanoa hartu du baina, ardatz. Zuzenean nahiz zeharka krisia pairatu duten herritarren testigantzak jaso ditu Garatek "Ekaitzaren zipriztinak" liburuan, baita adituenak ere.

Barrenak hustuz sortutako musika

2017-05-12

Hamabi urte zituenean hasi zen abestiak sortzen Iratxe Mugire barakaldarra. Orain disko batean gorpuztu ditu bere sorkuntzak, "La piel transparente" izenpean. Pedro de la Osa gitarra jotzailea izan du lagun prozesu honetan. Bidaia luzea izan den arren, pozik agertu da musikaria, zuzeneko emanaldietan bere lana defendatuz gozatzen ari dela dio.

 
bannerra

bannerra