Skip to main content
bannerra

Artekale

Barrenak hustuz sortutako musika

2017-05-12

Hamabi urte zituenean hasi zen abestiak sortzen Iratxe Mugire barakaldarra. Orain disko batean gorpuztu ditu bere sorkuntzak, "La piel transparente" izenpean. Pedro de la Osa gitarra jotzailea izan du lagun prozesu honetan. Bidaia luzea izan den arren, pozik agertu da musikaria, zuzeneko emanaldietan bere lana defendatuz gozatzen ari dela dio.

ArteKale | Iratxe Mugire, 'Ekaitzaren zipriztinak' eta Harrapazank

2017-05-12

Asteongo ArteKale saioa irakurketa proposamen batekin hasiko dugu. Miren Garate kazetariak "Ekaitzaren zipriztinak" kronika-liburuaren inguruan hitz egin digu, bertan krisia pairatu duten herritarren testigantzak jaso ditu. Gainera, Iratxe Mugire musikari barakaldarraren disko berria ezagutu dugu. Asteburuan, Harrapazank taldentu lehiaketaren finalean egon ginen. Hori guztia, eta asteburuko agenda kulturala, nola ez, Artekale saio honetan. On egin!

Erradikaltasunetik topikoak hautsiz

2017-05-05

Norberaren eta gizartearen kontraesanak argitara atera dituzte "Erradikalak gara" ikuskizunean Ane Labaka bertsoalriak eta Bea Egizabal ipuin kontalariak. Deserosotasunetik topikoak apurtu nahi izan dituzte, bertsolaritza eta bakarrizketa uztartzen dituen emanaldian. Ikuskizunaz luze eta zabal aritu gara biekin ArteKaleko platoan.

Asteburuko kultur proposamenak (2017-05-04)

2017-05-05

Asteburu honetan ere, ez dago aspertzeko denborarik! Zinema estreinaldi onenak aukeratu ditugu eta kultur agenda ere arakatu dugu: PiLTren itzulera kontzertua, Benito Lertxundi, La Pulga eta lagunen flamenkoa... Asteburu on!

Local.Art.Pareta, artea egunerokotasunean

2017-05-05

Local.Art.Pareta Gipuzkoan zehar egingo den urteroko erakusketa zirkuitua da, gaur egungo sortzaileak kaleratzeko. Herri mapa honetako gune bakoitza eta hauen paretak erakusketa txikiak izango dira. 21 artista eta 21 gune izango dira protagonista.

Asteburu honetan ospatuko da Harrapazank lehiaketaren finala

2017-05-05

Bilboko Udalak antolatzen duen Harrapazank egitasmoak, gazteen artean euskararen erabilera eta motibazioa sustatzea du helburu. Entseguak eta casting probak egiten hiru hilabete eman ondoren, asteburu honetan amaierara helduko da Harrapazank lehiaketaren XII. edizioa.

 
bannerra

bannerra