Skip to main content

Musika Zuzenean

MUSIKAZUZENEAN TB: Zea Mays protagonista 20 urte bete dituen honetan

2018-02-22

Gaurko Musikazuzenean Tb saioan, Zea Mays taldea izango dugu protagonista bakar gisa. Bilboko bandak 20  urte bete ditu errepidean eta taldearen iraganaz, orainez eta geroaz aritu gara luze eta zabal Aiora Renteria kantariarekin.

Musika Zuzenean 26: La Jodedera taldea, Unai Gorraiz "Fumai" eta Iñaki Gonzalez "Fortun"

2018-02-16

Dantzagarri dator aste aste honetako MusikaZuzenean Telebista saioa! - Kubatar giro bero eta alaiekin abiatuko dugu saioa, eta horretarako, La Jodedera taldearekin izan gara Tolosan, argitaratu berri duten "8 zigarro" diskoa ezagutzeko. - Hitz Bitan atalera Fumai gonbidatu dugu, besteak beste Señor No, Astrozombies, 25th Coming Fire edota Aterkings taldeetako baxu jotzailea. - Saioaren azken txanpan Iñaki Gonzalez "Fortun"-ekin egin dugu hitzordua, diseinu munduan buru belarri dabilen artista eta musikazale irundarra.

MusikaZuzenean 25: Birkit, Iker Vela eta Sorotan Babies

2018-02-08

Hemen duzue gaurko MusikaZuzenean Telebistaren saioaren menua:
- Birkit
- Iker Vela
- Sorotan Babies
21:00etan, Hamaika telebista eta facebook sarean.

MusikaZuzenean 24: Mice, Sala Strummer eta Jon Iraundegi

2018-02-01


Gaurko MUSIKAZUZENEAN Telebista saioa hiru zutabe nagusitan banatua dator!

Hasteko Miren narbaiza musikariaren MICE egitasmoa ezagutuko dugu kaleratu berri duen lehen diskoa aitzaki.

Segidan, Hitz Bitan atalean Sala Strummer izango dugu, besteak beste, The Potes eta Dirty Brothers taldeko musikaria

Hirugarren erreportajean, berriz, kamera atzean ezkutazen den Jon Iraundegi argazkilaria gerturtik ezagutuko dugu.

Musikazuzenean Tb #23: Ze Esatek! eta Beñat Goitia (Montauk)

2018-01-25

Ze Esatek! taldea izango da musikazuzenean telebistaren talde protagonista. Donostiako taldeak disko berria argitaratu du, eta entsegu lokalean izan gara kantu berriak entzuten.

Hitz Bitan atalera Beñat Goitia (Montauk) gonbidatu dugu, eta bere gustuko diskoak, kantuak, taldeak eta aretoen berri eman digu

Honekin guztiarekin batera, albisteak eta asteburuko agenda txikia!

MusikaZuzenean Tb #21: Rafa Rueda eta Selektah Stepi

2018-01-18

Kristalezko hirietan murgilduko gara musikazuzenean telebista saio berri honetan. Rafa Rueda izango da gaurko protagonista, eta lan berria ezagutzeko berarekin bildu gara Donostian.

Hitz bitan atalean, berriz, Selektah Stepi gonbidatu dugu, Bad Sound musika taldeko disko jartzailea

Saioa amaitzeko, asteburuko agenda txikia.

 
bannerra

bannerra