Skip to main content

Musika Zuzenean

Durangoko Azoka: Governors taldearekin Z.E.R.O euren lan berriari buruz hizketan

2017-12-07

Plateruena Kafe Antzokian kontzertua eskaini aurretik, Koldo Otamendi lankidea Governors taldeko musikariekin egoteko aukera izan du. Euren ibilbideko seigarren diska aurkezten ari dira, Z.E.R.O izenekoa.

Musikazuzenean Tb #18: Durangoko azoka saio berezia

2017-11-30
Durangoko Liburu eta Disko Azoka ate joka dugun honetan, Ahotseneako Lutxo Egiarekin egin dugu hitzordua Bilbo zaharean.
 
Errepidea hartu eta Durangoko bidea egin dugu berarekin argitaratu berri diren zenbait disko entzuten ditugun bitartean!
 
Azokaz, Ahotseneaz, auto-ekoizpenaz, musika idndustriaz eta bestelakoetaz mintzatu gara luze eta zabal!
 
Musikazuzenean Tb #18: Lutxo Egia eta Koldo Otamendi Durangoko Azokaren inguruan

2017-11-30
Durangoko Liburu eta Disko Azoka ate joka dugun honetan, Ahotseneako Lutxo Egiarekin egin dugu hitzordua Bilbo zaharean.
 
Errepidea hartu eta Durangoko bidea egin dugu berarekin argitaratu berri diren zenbait disko entzuten ditugun bitartean!
 
Azokaz, Ahotseneaz, auto-ekoizpenaz, musika idndustriaz eta bestelakoetaz mintzatu gara luze eta zabal!
Musikazuzenean Tb# 17: Patxuko Nice, Joseba Tapia eta agenda

2017-11-23
Koloretsu dator aste honetako MusikaZuzenean Telebista Saioa
 
Irunen izan gara Patxuko Nice taldearen entsegu lokalean. Bertan, "Hego haizea, ego querido" diskoa berria aurkeztu digute.
 
Errepidea hartu eta Lasartera joan gara, eta Tirikitrauki musika dendan egin dugu hirtzordua Joseba Tapia musikariarekin "Besamotzak" diskoa ezagutzeko.
 
Amaitzeko, asteburuko agenda txikia.
Musikazuzenean Tb# 16: Anestesia, Joseba Irazoki, albisteak eta agenda

2017-11-16

Anestesia taldearekin izan gara Fidelenea estudiotean birako azken kontzertua eskaini aurreko azken entseguan. Taldearen  iragara, oraina eta geroaz aritu gara Mikel Kazalis gitarra-jotzailearekin.

Hitz Bitan atalera Joseba Irazoki gonbidatu dugu, eta bere gustuko disko, kontzertu eta taldeak ezagutu ditugu!

Honekin guztiarekin batera, albiste laburrak eta asteburuko agenda txikia.

MUSIKA ZUZENEAN: Urbon Kings, Guilty Brigade eta Liot

2017-11-14

Koldo Otamendik gidatutako atal berri honetan, Urbon Kings, Guilty Brigade eta Liot taldeak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Horrekin batera, astero legez, agendaren berri izan duzue baita.

 
bannerra

bannerra