Skip to main content
bannerra

Euskaltzale

Euskaltzale 8.saioa: Euskarazko hedabideak

2017-10-30

Ibilbide luzea dute egina euskarazko hedabideek. Ibilbide hori beren sorkuntza beretik herritarrekin batera egin dute. Proiektu guztiek izan dute euskal herritarren sostengua, eta euskarazko hedabideekiko erakutsi duten inplikazio maila ere handia izan da. Inplikazio eta lotura hori ilusio eta kalitate handiz lan eginez eskertu dute hedabideek. Askotan baldintza zailetan lan egin behar izan dute profesionalek, baina hori ez da oztopoa izan euskaldunon informazio eta entretenimendu nahiak asetzeko. Hekimen Elkarteko arduradunarekin izan gara, euskarazko hedabideak hobeto ezagutzeko. 

Euskaltzale 7.saioa: Kapitalidadea

2017-10-25

Europan, hiriburuetan bizi dira herritar gehienak. Nafarroa ere ez da salbuespena, eta herritar horietako asko euskaldunak dira.

Hizkuntza politika eredugarria, hizkuntza praktika eraginkorra eta euskararen aldeko dinamismoaren eredua bada hiriburua, herrialdea bere osoan kutsatuko da, eta euskararen normalizazioa erraztuko du. Horren inguruan aritu gara Euskaltzale saioko zazpigarren atalean, hementxe bideoa!

Euskaltzale 6.saioa: Helduen euskalduntze alfabetatzea

2017-10-25

Helduak gara haurrentzako eredua. Egiten duguna, egiten ez duguna, dena da kontuan hartzekoa gazteentzat. Erantzukizun handia daukagu etorkizunarekin.

Euskararen normalizazioaz ari garenean ere hori horrela da. Helduen euskalduntze alfabetatzeak hasieratik izan du garbi helduen euskalduntzeak guztiz estrategikoa dela. Horren inguruan aritu gara Euskaltzale saioaren seigarren atalean, euskara ikasiz bizitza berri bat ezagutu duten pertsonak ezagutuz, hementxe bideo osoa!

Euskaltzale 4.saioa: Migratzaileak

2017-10-25

Nafarroan espainiako nazionalitatea ez duten 54.666 pertsona daude (biztanleria osoaren %8,5). 2009an 70.149 ziren (%11,1). Beraien bizitza gurearekin konpartitzera datozen hauek, ze jarrera agertzen dute euskararen normalizazioaren prozesuaren aurrean? Bazuten euskararen berri etorri zirenean? Euskarara hurbiltzeak onurarik ekarri al die? Lagundu al diegu euskararen egoera ulertzen? harrera egokirik egin diegu? 

Gai hauek eta beste batzuk aztertu ditugu Euskaltzale saioaren laugarren atalean, zatozte gurekin aniztasunera!

Euskaltzale 3.saioa: Osasunbidea

2017-10-25

Munduko Osasun Erakundearen arabera, osasuna erabateko ongizate fisiko, psikiko eta soziala da. Hizkuntza dugu komunikaziorako, eta hoberen menperatzen dugun hizkuntzan artatuak izatea ezinbestekoa da medikuarekin konfiantza eraikitzeko. 

Nafarroan Osasunbidea sortu zen herritarron ongizatea bermatzeko, baina zertan da euskararen egoera Osasunbidean?

Euskaltzale 2.saioa: Euskararen normalizazioa Nafarroako hegoaldean

2017-10-25

Zertan dira euskararen normalizaziorako asmoak? 

Euskara ez da ofiziala Nafarroako hegoaldean, herri ekimenari esker egin du euskarak bertan. Nola garatzen ari da? Tuteran izan gara Euskaltzaleren bigarren saioan, bertako herritarren iritzi eta esperientziak ezagutzen. 

 
bannerra

bannerra