Skip to main content

BERTSO HOP

BERTSO HOP: Maialen Lujanbio txapeldun

2017-12-20

Bukatu da aurtengo Bertso Txapelketa Nagusia. BEC-en lehiatutako finalaren ondoren, Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela. Eñaut Gantxegi lankideak ere txapelketari amaiera berezia eskaini nahi izan dio.

BERTSO HOP: Finalaren atarian, Unai Agirrek lortu du azken txartela

2017-12-12

Badugu BEC-eko finala lehiatuko duen zortzikotea: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Txapela norentzat izango den jakin aurretik, murgildu txapelketaren barnean Eñaut Gantxegiren eskutik Bertso Hop saioan.

BERTSO HOP: Hitzekin jolasean, Txuriyarekin solasean

2017-11-29

Finalerdiak erabakitzear dauden honetan, Iruñeko saioak argituko du dena, Eñaut Gantxegi lankideak bi Estatuen arteko muga igaro eta Ipar Euskal Herrian gonbidatu oso berezi batekin egon da. Jon Garmendia "Txuriya", idazle, sortzaile eta diziplina anitzetan ibilitako laguna. Berarekin, Bertso Hop saioaren kapitulu berri bat.

BERTSO HOP: Amurrioko finalerdia

2017-11-22

Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia fase erabakiorrean sartu da. Finalerdiek aurrera segitzen dute eta Eñaut Gantxegi lankideak Amurrioko saioa arakatu du.

BERTSO HOP: Oteizaren begiradarekin, Durangora bidaia. "Espuela Nahi" sinbiosi interdiziplinarraa

2017-11-15

Aurrera jarraitzen du Euskal Herriko Bertso Txapelketa nagusiak, finalerdian bigarren itzulia ate joka daukagu. Aurretik, Eñaut Gantxegik bidezidor ezberdinak arakatu ditu, sinbiosi interdiziplinarra osatuz.

BERTSO HOP: Ron, pon, pon Maialen eta Puigdemont

2017-11-08

Aurrera darrai Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiak, finalerdien lehen itzulia igaro da jada. Eñaut Gantxegi Irun eta Mauleko saioetan egon zen eta Maialen Lujanbioren lanak txundidura sortu zuen ikusleen artean, Maddalen Arzallusenak algara. Hendaiarrak Carles Puigdemont presidente kosmikoa gogoan izan zuen. Maulen, Beñat Gaztelumendi izan zen onena. Bitartean, Eñaut Gantxegik peripezia ezberdinak bizi izan ditu.

 
bannerra

bannerra