Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Egungo Nafarroako egoera soziolinguistikoa aldatzeko giltzarria hezkuntza da Sortzen elkarteko koordinatzailearen arabera.

2018-09-19
Sortzen eta Ikastolen elkarteko ordezkariek parte hartu dute gaurkoan euskararen lege berria egiteko Foru Parlamentuan sortutako batzorde berezian, euskarak hezkuntza sisteman bizi duen egoeraren inguruan ekarpenak egiteko. Egungo egoera soziolinguistikoa egoera politiko batek eragindako bazterkeriatik datorrela salatu du Sortzen elkarteko Nafarroako koordinatzailea. Hortaz, legearen bidez euskarari bide eman behar zaiola esan du egoera soziolinguistiko hori, hain justu, aldatu ahal izateko.
bideoa prestatzen
Iheslari eta deportatuen eguna antolatu du Kalera Kalerak urriaren 6an Tolosan

2018-09-19
Joxi Zabala eta Joxean Lasaren bahiketaren 35. urteurrenean iheslari eta deportatuen auzia azalera ateratzeko eta horri konponbidea bilatzeko ekitaldia ospatuko du Kalera Kalerak. Elkarbizitzaren eraikuntzan gai hori ahazten dela iritzi du Kalera Kalerak eta, beraz, lehenengoz Hego Euskal Herrian, haiei zuzendutako ekitaldia antolatu dute.
bideoa prestatzen
Etorkizun politikoaz erabakitzeko aukeraz galdetuko dute Donostian

2018-09-19

Azaroaren 18an egingo dute estatus politikoari buruzko kontsulta Donostian, eta aurkeztu dute galdera: "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?". Galdera erabakitzeko prozesua parte hartzailea izan dela nabarmendu dute, aurrez aurre eta digitalki proposamenak egiteko eta eztabaidatzeko aukera eman dietelako ehunka donostiarrei.

Gipuzkoakoa izango da, beraz, herri galdeketa egingo duten lehen euskal hiriburua, baina egun berean herri gehiagotan ere jarriko dituzte hautetsontziak: Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin, hain justu.

Ia urtebete pasatu da Donostia Galdeketa plataforma sortu zutenetik, eta herri galdeketen protokoloa jarraituta hiru urrats egin dituzte: sinadura bilketa, galdera adostea eta Adosgunea osatuta galdeketa eguna antolatzen hastea.

Azaroaren 18ra begira, urriaren 28rako antolatutako kalejira ere nabarmendu dute, hain justu, egun horretan iritsiko baitira hautetsontziak Donostiara eta egun horretatik aurrera egongo baita aukera boto aurreratua emateko.

Antolaketa guztia aurrera ateratzeko 1.000 boluntario ere beharko dituzte eta donostiarrei dei egin diete auzoetan antolatutako taldeetara jota edo Internet bidez batu daitezen. Zehazki, 34 hautetsontzi jarriko dituzte hiriko auzo guztietan, kontuan izanda Igeldon eta Zubietan dagoeneko egin dutela galdeketa.

bideoa prestatzen
Aikok dantza ikastaroak eta erromeriak eskeiniko ditu Bilboko Euskal Museoan urritik ekainera

2018-09-19
Euskal Museoak, Aiko taldearen eskutik, euskal dantza tradizionalen jardunaldia ospatuko du igandean, hilak 23. Hasiberrientzako dantza tailerra eta, ostean, erromeria eskainiko dute. Horretaz gain, urritik ekainera luzatuko den Dantzari Ibiltaria ekimenaren denboraldi berriaren egoitza izango da ere Euskal Museoa. Astelehenero dantza klaseak emango dituzte bertan Aiko taldekoek, hastapen mailan eta maila aurreratuan. Ikasitakoak praktikan jartzeko, erromeria antolatu dute ere urritik ekainera hileko bigarren larunbatetan.
bideoa prestatzen
Bere jarduna defendatu eta PPren finantziazio irregularra ukatu du Aznarrek

2018-09-18
Jose Maria Aznarrek esan du PPn ez dela B kutxarik egon, eta alderdiko presidente zela ez zuela gainsoldatarik jaso. Alderdien galderei erantzun behar izan die PPren finantziazio irregularrari buruzko ikerketa batzordean.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: irailaren 18ko albiste nagusiak

2018-09-18
Gure Esku Dagok irailaren 29rako Gernikan antolatu asmo duen ekitaldiari erreparatu diogu. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak indarkeria matxistaren biktimei eskaintzen dien arreta hobetzeko hartutako neurriak eta Jose Maria Aznarrek PPren finantziazio irregularraz emandako azalpenak ere jaso ditugu. Hainbat kultura zitari eta Igor Anton txirrindulariaren erretiroari ere eskaini diegu arreta.