Skip to main content
bannerra

Preso gaixo larrien askatasuna eskatu dute Ondarroan

Preso gaixo larrien askatasuna eskatu dute Ondarroan

Manifestazioaren jarraipena egin zuen Hamaika Telebistak eta Ibon Iparragirreren amak presoaren egoeraren berri eman zigun. Hamabi dira larriki gaixo diren euskal presoak. Guztien askatasuna eskatu zuten larunbatean Ondarroan.


Albisteak

Gorka Knorr-ekin izan gara eta zenbait titular utzi dizkigu, besteak beste, Euskal Herrian, alderdiek zirt edo zart egin beharko dutela, eta erabaki estatus berri baterantz bidea egingo duten, ala batzordeak osatzen segituko duten. Eusko Alkartasunako legebiltzarkide ohiaren iritziz, azken bide horrek ez dauka etorkizunik.


Albisteak

Espainiako Estatuak Katalunian ezarritako “de faktozko salbuespen egoera”-ren aurrean, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du larunbatean Bilbon. Mobilizazioa, 17:30ean abiatuko da Kasillatik, “Demokrazia, erabakitzeko askatasuna” lemapean. Martxak, EAJ, EH Bildu, ANC Euskal Herria eta Independentistak sarearen babesa jaso du dagoeneko. Antolatzaileak atxikimendu gehiago bilduko dituzte hurrengo orduetan, bai eremu politikoan baita sindikal zein sozialean ere.


Albisteak

Kanpainako azken ekitaldia egin du CUP alderdiak, Bartzelonan. Kataluniaren norabidea aldatzeko aukeratzat jo dute independentzia: Frankismoarekin behingoz hautsi, eta herri libre eta duina eraikitzeko aukeratzat. 


Albisteak

Milaka eta milaka ikasle irten dira Bartzelonako kaleetara mobilizatzera. Bertan gara zuzenean emititzen!