Skip to main content
bannerra

Zurriolako Butaka saioak bederatzi egunez eman duena laburtuta

Zurriolako Butaka saioak bederatzi egunez eman duena laburtuta

Donostiako Zinemaldiak bederatzi egun izan ditu. Zurriolako Butaka saioak, berriz, bederatzi atal. Lehen igandean atseden hartu bagenuen ere, bigarrenean, Zinemalditik kanpo, saio berezia osatu dugu. Irailaren 19tik aurrera gurean izan diren protagonisten hitzak berreskuratu ditugu, une interesgarrienak, behintzat. Gustura gaude egindako lanarekin, eta datorren urtean laugarrenez Zinemalditik programa berezia egitea da gure asmoa. Hamaika, Berria eta Irutxuloko Hitzaren arteko elkarlanak bere fruitua eman du.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren zortzigarren eta azken saioan, Berriako lagunek egin eta aurkeztu duten "Euskaldunon Goia" erreportajea eskaini dugu. Urtzi Urkizuk eman dizkigu xehetasunak. Bestalde, Izaskun Arandia (H)Emen Her(e) elkarteko presidentearekin hitz egin dugu.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren zazpigarren saioan, "Iragan gunea Berlin" dokumentalaz hitz egin dugu Maider Oleaga zuzendariarekin. "Mara mara" filmeko Pello Gutierrez ekoizlea eta Josune Gorostegui ere gurekin izan dira. Bestalde, kritikarien solasaldian Gontzal Agote eta Xabier Mendiguren Elizegi eseri dira gurean.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren seigarren saioan, "Gutik Zura" dokumentalaz aritu gara Jon Maia zuzendariarekin, eta "Irrintziaren Oihartzunak" lanaren xehetasunak ezagutu ditugu Iratxe Fresneda zuzendariarekin. Bestalde, kritikarien solasaldian Angel Aldarondo eta Gorka Bereziartua eseri dira gurekin.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren bosgarren saioan, "Kalebegiak" filmea izan dugu protagonista. Jorge Gil koordinatzailea eta Telmo Esnal zinemagilea eseri dira gurekin. Bestalde, Nerea Lizarralde Irutxuloko Hitzako kazetaria hurbildu zaigu bi erreportajeren berri ematera. Kritikarien solasaldian, berriz, Gorka Erostarbe eta Mikel Yarza izan ditugu gurekin.