Skip to main content
bannerra

Deustoko InnoVandis gunearen programa ezagutu dugu

Deustoko InnoVandis gunearen programa ezagutu dugu

"Berrikuntza" dugu oinarri Euskal Egituraren denboraldi berriaren hasieran. Horiek horrela, Donostiako Deusto Unibertsitatean dagoen InnoVandis gunea bisitatu dugu. Bertan ikusi dugu nola lantzen duten berrikuntzaren alorra eta zein programa eskaintzen duten.


Euskal Egitura

Arazoak arazo, asko izan dira azken urteotan nekazaritza eredu berriei lotuta jaio diren ekimenak Euskal Herrian, eta baita kontsumo eredu berrien aldekoak ere. Hain zuzen ere, horietako bat ezagutu nahi izan dugu. Bortzirietan izan gara, Bidazi kontsumo taldearen inguruan gehiago jakiteko.

Gaindegiak eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.


Euskal Egitura

Nekazaritzaren inguruko laugarren eta azken atalean, nekazaritza eredu berriez jardun dugu. Asko izan dira azken urteotan Euskal Herrian eredu berri horiei lotuta jaio diren ekimenak, eta baita kontsumo eredu berrien aldekoak ere. Horietako bat ezagutu nahi izan dugu: Bidazi taldea.

Gaindegiak eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.


Gizartea

Oraingoan nekazari gazteak ezagutu nahi izan ditugu, sektoreari jarraipena ematea erabaki dutenak. Olaberriara egin dugu salto, Etxeberri Goikoa baserrira. Bertan Gorka Sasieta eta AItor Aranburu nekazari gazteekin izan gara.

Gaindegiak eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.


Euskal Egitura

EHKOlektiboa kolektiboak ibilbide luzea du, baina aurten urrats berri garrantzitsua eman du, Euskal Herri osorako elkarte gisa eratuz. Agroekologiaz aritu gara Aloña Gonzalezekin.

Gaindegiak eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.